Zer da Open Data

Zer da Open Data?

Open Data mundu mailako ekimena da eta administrazio publikoetako datuak eta informazioa ikusgai jartzea eta irisgarri egitea du xede, herritarrek eta enpresek berriro banatzeko, berrerabiltzeko eta aprobetxatzeko eskuragarri egon daitezen.

Open Data Nafarroan

Open Data oinarri hauetan eusten da: gardentasuna, lankidetza, partaidetza eta aberastasun ekonomikoaren sorkuntza. Horrek onurak ekartzen dizkie bai datuak argitaratzen dituzten administrazioei, bai lehen eskuragarri ez zeuden informazioetara orain sarrera librea duten herritarrei eta enpresei.
 
2011ko azaroan produktuen katalogoaren lehen bertsioa argitaratu zen. Gobernu Irekia eta Teknologia Berriak Zuzendaritza Nagusiaren software-produktuak katalogatzeko eta Nafarroako Gobernuko unitateei zerbitzua eskaintzeko aukera ematen duen informazio-sistema da. Katalogatze-prozesua amaitu gabe dagoenez, eguneratu egingo da; estekatik pdf dokumentua eta datu-fitxan dataset deskargatu daitezke.

RSS harpidetza

RSS bila zabiltzan informazioa topatzen lagundu eta informazio hori eguneratzen den bakoitzean berehala eskainiko dizun XMLn oinarritutako formatua da.  Zer da RSS?
 
Nafarroako Datuen Katalogoan argitaratutako datu multzo berrien berri izan nahi baduzu, RSS bidez harpidetzeko aukera eskaintzen dizugu. Feed batean harpidetzeko, oro har, RSS fitxategiaren URL helbidea kopiatu eta batzailean idatzi behar duzu.
 
Harpidetze hori ikonoa eskuragarri duten orrialdeetan soilik izango da eraginkorra. Harpidetze horri esker, argitaratutako datuen berri izango duzu, baina ez dituzu fitxa bakoitzeko datuen eguneraketak ikusiko.

  • Zalantzarik edo iradokizunik ba al duzu?
  • Aplikazioa garatzen hasi zara?
  • Argitaratutako datuak dituen aplikazioa al duzu?

Jarraitu gaitzazu