Open Data Estatuan

Espainian, Industria eta Merkataritza Ministerioa Aporta proiektua gauzatzen ari da aspaldi honetan, Espainia sektore publikoaren informazioaren berrerabilerari dagokionez Europako abangoardian jartzeko asmoarekin, horretarako Datos.gob.es ekimena baliatuz, Sektore Publikoaren Informazio Publikoaren Katalogoa. proiektu hau Avanza2 planaren barruan sarturik dago, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilera herritarrentzat gero eta onuragarria izateko lortu nahian. Horrez gain, Avanza2 planak herrialdearen suspertze ekonomikoa du jomugan, IKTen erabilera intentsibo eta orokorrari esker, eta  enpresen garapena bultzatuz garrantzi handiko sektoreetan, eduki digitaletan adibidez.

Aporta proiektuak informazioa berrerabiltzeko kultura bultzatzen du administrazioen arloan, informazio horrek berak eta ondorengo erabilerak duten garrantziaz eta balioaz jabearazteko. Horrekin batera, Espainian informazioaren berrerabileraren merkatuari etekin ateratzeko ahal den informazio guztia eskura jartzeko bideak erraztu nahi ditu, trebakuntza nahiz jabekuntza landuko dituzte ekintzen bitartez, eta sektore publikoak sortzen duen informazioa berrerabiltzeko gida bat garatu, Guía Aporta izenekoa.

Zenbait Administrazio Publikok proiektuak garatu dituzte dagoeneko, W3C erakundeko CTIC fundazioaren eskutik.  Sektore publikoan informazioa berrerabiltzearekin eta datu irekien atariekin lotutako ekimenak.


Esparru nazionala

 


Autonomia erkidegoak


Diputazioak


Toki entitateak

Espainian, informazio publiko eta pribatuaren berrerabilerari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Alberto Abellak egindako dokumentu hau irakur dezakezu.

  • Zalantzarik edo iradokizunik ba al duzu?
  • Aplikazioa garatzen hasi zara?
  • Argitaratutako datuak dituen aplikazioa al duzu?

Jarraitu gaitzazu