Toki erreforman parte hartzeko prozesuaren eragileak

Eragileak

1. Toki entitateen ordezkariak


Eztabaida taldea, toki entitateen ordezkariek osatua eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak koordinatua. 2016an parte-hartze bilkurak egin ziren hautetsi guztiekin. Ondoren, bilera informatiboak antolatu ziren Irunberrin, Lizarran, Burlatan eta Tuteran, eta horiek ekarri zuten ondorioei buruzko aurreneko agiria. 2017an eztabaida bilerak egin dira Lizarran, Irurtzunen, Irunberrin, Donezteben, Erriberrin, Lodosan, Burlatan eta Tuteran, bi ordukoak, ondorioei buruzko bigarren agiria sortzeko, 2017ko udaberrian aurkeztu beharrekoa. Proposamen politikoak prestatzen ditu. 

Zortzi bilera egin dira Nafarroako eremu guztietan, erreformari ekiteko garaian kontuan hartu beharko diren printzipioei eta gai funtsezkoei buruzko iritziak biltzeko. 

 
 

2. Adituen taldea


Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak zuzendua, zerbitzu publikoen eta tokiko entitateen diseinuaren eta finantzaketaren arloko 35 adituk osatua, hiru mahai teknikotan bilduta; horren emaitza proposamen tekniko batzuk aurkeztea izan da.

10 bilera egin zinren, ikusi Agendan
 

3. Departamentuetako ordezkarien taldea

 
Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak bilerak egin zituen toki esparruan eragina duten eskumenak dituzten Foru Administrazioko departamentuekin. Haien ekarpenak "departamentuetako fitxak" izenekoetan jasota daude.

9 bilera egin ziren.

 

4. Tokiko teknikarien taldeak
 
Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak bilerak egin zituen Nafarroako toki entitateetan aritzen diren teknikariekin, haien eskari profesionalen berri izateko, bai eta jakiteko ere talde horiek nola antolatu, eta nola moldatu haien zereginak Nafarroako Tokiko Maparen behin betiko diseinura.

5 bilera egin dira arlo hauetako teknikariekin: berdintasuna, udal artxiboak, euskara, kultura, eta gizarte-langileak.

 

 
5. Ordezkari sindikalen taldea
 
Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak bilerak egin ditu Nafarroako Administrazio Publikoetan ordezkaritza duten sindikatuekin, ildo nagusien agiriaren bertsio bategina azaltzeko, garrantzi berezia emanez gaur egun mankomunitateetan eta toki entitateen bestelako elkarteetan, zerbitzu administratiboen udal batasunetan, kasu, lanean aritzen diren langileen lan eskubideen babesari. 

Bost sindikatuekin bilera bana egin da, eta guztiak batera beste bat. 

2017/06/09, Ostirala