Informazio eta kontsulta fasea

Epea: 2016ko urtarrila - abendua

Oinarrizko Agiritik abiatuta, parte hartzeko bi prozesu ireki ziren, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak koordinatuta eta bi hartzaileri zuzenduta: batetik, zerbitzu publikoen, tokiko entitateen diseinuaren eta finantzaketaren arloko aditu taldeak, mahai teknikoetan bilduta, eta, bestetik, toki esparruan eragina duten eskumenak dituzten departamentuak, haien ekarpenak "departamentuetako fitxak" direlakoetan jasotzeko.
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, berriz, prozesuari aplikatzeko moduko printzipio orokor batzuk prestatu, eta galdetegiak diseinatu zituen, Nafarroako Toki Entitateetako hautetsiek parte hartzeko bilkura batzuk egiteko; horrekin, ondorioei buruzko aurreneko agiria sortu zen.

Guztien ekarpenekin, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak Ildo Nagusien Laburpen-agiria idatzi zuen (lehen bertsioa). Behin-behineko agiri bat da, parte-hartze prozesuan zehar orain arte egindako planteamendua eta ekarpenak laburbiltzen dituena. 
 

2017/06/09, Ostirala