Nafarroako toki administrazioaren erreforma

Erlazionatutako edukiak:
Nafarroako Gobernuak toki administrazioaren erreformari ekin dio, XXI. mendeko errealitatearen eskakizun berrietara egokitzeko. Prozesu honen helburua antolaketa berri bat definitzea da, bere eskumenak herritarren aurrean bete, eta haien eskubide zibilak eta parte-hartze aktiboa bermatzeko gai izanen dena. Eredu horrek, gainera, lurralde orekaren printzipioan oinarritutakoak, lagungarria izan beharko luke Nafarroako Gobernuaren politika sektorialak garatzeko.
Parte-hartze prozesuak hiru arlo nagusi ditu ardatz: eskumenak zedarritzea, toki entitateen diseinuaren antolaketa eta egitura, eta finantzaketa. Prozesu hau hiru fasetan eginen da, bi urteko epean.
Hiru lantalde eratu dira, batera ari direnak aurrera egiten. Horietako bat udal hautetsiek osatua dago, NUKFek modu autonomoan zuzendua, eta erabakiak hartzeko ahalmena duen bakarra da. Beste talde bat adituek osatu dute, eta beste bat, azkenik, Toki Administrazioko funtzionarioek, proposatutako alternatibei erantzuteko beren ikuspuntu tekniko, juridiko eta ekonomikoa ematen dituztenak.

FITXA
Departamentua:
Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Politika Publikoa
Proposamenaren fasea:
Egitea
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Horrekin lotutako prozesua:
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendeaurrean ikusgai egon zen 2017ko maiatzaren 31etik abuztuaren 31ra.