2012ko proposamenarekiko desberdintasun nagusiak
Proposamen honek funtsezko desberdintasunak ditu Nafarroako Gobernuak 2012ko urriaren 21ean onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Toki Administrazioa berrantolatzeko foru lege proiektuarekin alderatuta.
- -Udalen eskumenak.
- -Kontzejuen eskumenak.
- -Udalez gaindiko toki entitateak sortzea (nahitaezko mankomunitateak 2012an, eskualdeak 2017an).
- -Udalez gaindiko toki entitateen eskumenak (nahitaezko mankomunitateak 2012an, eskualdeak 2017an).
- -Gaur egun dauden mankomunitateak eskualde berrietan edo nahitaezko mankomunitateetan txertatzea.
- -Gaurko mankomunitateetako eta elkartzeetako langileendako bermeak.
- -Eskualdearen edo nahitaezko mankomunitatearen batzarra nola aukeratu.
- -Toki entitateen finantzaketa.
Ondotik azaltzen da desberdintasun bakoitza zertan datzan.