HIZKUNTZA-IRIZPIDEA TXERTATZEA

Proceso de participación: 
Plan Reactivar Navarra 2020-2023
Ámbito: 
ZERBITZU PUBLIKOAK
Texto: 

Nafarroako Gobernuak aurkezten dituen eremu nagusietatik batzuetan hizkuntza-irizpideak garrantzia hartu behar duela uste dugu, eta horrela izan dadila eskatzen dugu:

- Sektore publikoa, berreraiki eta suspertzeko palanka (hizkuntza-eskubideen bermea)

- Gobernuak dituen hogeita hamar planetik gora koordinatzea eta berregokitzea

- Administrazio Publikoa hobetzeko diagnostikoa eta proposamenak

- Jaiotzari eta heriotzari lotutako zerbitzu publikoetan zaintza-neurri bereziak ezartzea

-Zerbitzu psikiatriko eta psikologikoak indartzea hizkuntza gutxituan eskaintzen direla bermatuaz. Osasuna pertsonen ongizate fisiko, psikiko eta soziala den heinean, osasuna bermatze aldera nahitaezkoa da berezko hizkuntza osasunari lotutako zerbitzu eta maila guztietan txertatzea.

-Larrialdi-sareetan hizkuntzaren hautua txertatu beharra. Larrialdietara bideratutako zerbitzu guztietan berezko hizkuntzaren erabiltzailearen hizkuntza-hautua bermatzea segurtasuna eta zerbitzuaren kalitatea hobetzearekin lotzen da.