Toki komunikabideak Nafarroa suspertzeko eragile gisa

Proceso de participación: 
Plan Reactivar Navarra 2020-2023
Ámbito: 
SUSPERTZE EKONOMIKOA
Texto: 

Ekonomiak, eta gizarteak oro har, kolpe latza jaso dute COVID-19aren ondorengo krisia dela eta ez dela. Kalteak ikusgarriak izan(go) dira eskala txiki eta ertaineko eragileengan. TOKIKOM osatzen dugun toki komunikabideetan zuzenean pairatzen ari gara eragin hori, baina konbentzituta gaude eragile txiki horien eta tokian tokiko komunitateen mobilizaziotik eta hainbat planotako elkarlanetik baino ezin dela etorri eragin horri buelta emateko indarra.

Krisia hasi zen unetik bertatik, TOKIKOMeko toki komunikabideok indartu egin ditugu martxan genituen hainbat proiektu, batez ere tokiko merkataritza eta tokiko komunitateak aktibatu eta elkarrekin komunikatzera bideratuta, eta iruditzen zaigu proiektu horietako gehienek asko irabaziko luketela erakunde publikoak ere haietan inplikatuz gero.

Izan ere, TOKIKOMen eskuartean ditugun hainbat proiektu ederki lerrokatzen dira NAFARROA SUSPERTUk finkatuak dituen helburu estrategikoetako batzuekin.

Proiektu horietan oinarrituta, ideia gisa lan ardatz desberdinak biltzen dituen planteamendu bat aurkeztu nahiko genuke, atxikita helarazten dizueguna.

Edozein zalantza izanez gero, zalantza horiek argitzeko kontatu gurekin