D eredua inklusiboa

Proceso de participación: 
Plan Estratégico Euskarabidea
Ámbito: 
Ikasle euskalduneei eman beharreko zerbitzuak
Texto: 

Oraingo egoera:
1. Euskara ama hizkuntza duten ikasleei balorapen psikopedagogikoa egiteko garaian, balioztatua dagoen oso tresna edo test gutxi dago.
2. Euskara bigarren hizkuntza duten ikasleentzat ere ez dago egokitutako tresna edo test egokirik.Nafarroan ikasle euskaldun kopuru handiena hauxe da.
3. Hizkuntza murgiltze prozesuetan dauden Heziketa Premia Berezietako ikasleak batzutan D eredutik A/G eredura kanporatuak izaten dira, eta ez dago arrazoi zientifikorik hau egiteko. Ohitura izan da "ama hizkuntza kaltetua izan ez dadin" argudioarekin. Oraingo araudia aurreiritzi horrekin egina dago.

Oraingo planaren lehenengo helbura hau da:
Herritar ororen hizkuntza eskubideak bermatzea.

Ekarpenak:
1. Hezkuntza Departamentuak testak euskaratzeko eta balioztatzeko lana aurrera eraman dezala, euskara ama hizkuntza duten ikasleentzat
2. Hezkuntza Departamentuak testak euskaratzeko eta balioztatzeko lana aurrera eraman dezala, euskara bigarren hizkuntza gisa duten ikasleentzat.
3. Hezkuntza Departamentuak hizkuntz ereduak aldatzeko prozedura teknikoki arau dadin, eta ez aurreiritzi horrekin.

Guzti hau nahiko zehatz da eta Plan estratejiko orokor hopnetan horrela idatzi zitekeen n arren, Euskara inklusiboa izan dadin euskara denontzat, Heziketa Premia dituztenentzat ere orokortuko nuke modu honetan (ekarpenak esaldien bukaeran edo erdian (kortxeteen -"[" eta ]"- kokatu didut)
2.1.1.1 Haurrak haur eskoletan euskaraz (D ereduan) matrikulatzeko aukera familia guztien eskura egon dadin neurriak hartu. [87] umearen gaitasunak edozein izanda ere.
2.1.1.2 Haurrak euskaraz (D ereduan) eskolatzeko aukera Nafarroa osoan ziurtatu, Euskararen Foru Legean izan den aldaketa baliaturik eta aukera hori gauzatzeko. [88] umearen gaitasunak edozein izanda ere
2.3.1.1 Familietan [eta eskoletan] euskararen erabilerari laguntzen dioten materialak sortzea sustatu eta gurasoei komunikazio baliabide horietaz modu praktikoan jabetzeko aukerak eskaini. [112]
2.1.2.1 Ikastetxeetan euskararen irakaskuntza eta erabilera uztartuko dituen jarduera plangintzak (hizkuntza proiektuak) egitea sustatu. [91], ikuspegi inklusiboaz.
2.1.2.3 Ahozkotasuna (euskarazko ahozko adierazkortasuna) lantzea xede duten programak eta materialak sustatu. [93], ikuspegi inklusiboaz.
2.3.1.2 Euskara dakiten gurasoei eta ez dakitenei seme-alabekin dituzten komunikazio beharrei erantzun egokiak emateko estrategiak jorratu. [113], ikuspegi inklusiboaz
2.3.2.1 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako [eta profesinaleentazako] euskarazko haziera eta sozializazio bideen gaineko kontzientziazio nahiz sentsibilizazio saioak eman, euskaraz nahiz gaztelaniaz. [116]
2.5.1.1 Kanpotik etorritako familien [ume eta ] nerabeengan arreta berezia jarri eta euskara hurbilduko dieten programa egokituak garatu. [130] eta horretarako behar diren ebalauketa tresnak eraiki.
6.1.1.3 Kontsumitzaile, [ikasle] erabiltzaile eta langileen euskara erabiltzeko hizkuntza-eskubideak arautu. [254]