arlo emozional, afektiboa eta soziala

Proceso de participación:
Plan para la transición en Navarra - Transitando hacia la normalidad
Aportaciones:
Konfinamendu egoerak harreman sozialak urruntzea/ hoztea ekarri du bai adindu, heldu, nerabe eta haurrengan. Arreta jarriko nuke harremanak berrekiterakoan ahulduta diren trebezia pertsonal eta sozialetan eta horien lanketarako baliabideak aktibatuko nituzte: hezkuntza alorrean psikologo figurak txertatuz, osasun alorrean ere patologiarik gabeko egoera hauei aurre egiten laguntzeko psikologo komunitarioa, gizarte zerbitzuetan gaur egun bermatua ez dagoen perfila sortu lanketa sozio-psikologikoa egiteko,... bertzetik haur eta nerabeak dituzten familietan hezkuntza sistemak bere zerbitzu presentziala eman ez duen garai honetan eta uda iritsiko dela laister aintzat hartuz,familia sistemaren gain karga handiak erori dira: ikasketetan lagundu behar, elkarbizitza goxoa gidatu behar, egoera ekonomiko/laboral zaurgarriak agertzea, elkarbizitza tentsioak, kontziliazioa, kulpabilitatea,... familia sistemari ere laguntza egokituak eskaini beharko dira egoera berri honek eragin dituen kalteak arintzeko.