GOBERNANTZA EREDU BERRIRAKO PROPOSAMENA

Proceso de participación:
Ámbito:
Aportaciones:
Txostenean Gobernuak berresten du planaren diseinua ongi gobernatzeko beharrezkoa dela Nafarroako gizarte zibila eta erakundeak bere osotasunean engaiatzea. Hartara, ikuspegi partekatua behar dela berresten du. KONTSEILUAk eta BEHATOKIAk bat egiten dute ideia horrekin, izan ere, ulergaitz litzateke herritarren etorkizunari eragingo dieten erabakietan haien iritzia kontuan hartua ez izatea. Horretarako, gure ustez euskararen gizarte erakundeen eta administrazioaren arteko lankidetza-paradigmaren aldaketa sakona behar da. Horren karira, egia da, bai, ez direla gutxi, azken boladan, orain arteko gobernantza-ereduaren inguruko kezka agertu duten adituak. Gobernantzaz hainbeste hitz egiten da, baina zer ezkutatzen da kontzeptu horren atzean? Begiratu dezagun Joan Subiratsek ekartzen digun definizioa: Gobernantza merkatuko aktoreak eta gizarte zibilekoak gobernatzeko ekintzara ekartzean oinarritzen den erregulaziorako, koordinaziorako eta kontrolerako modu espezifikoa da (Subirats 2018) Globalizazioak eta merkatuak gure bizitzako esparru guztietan sarbidea duten garaiotan, joera horiei aurre egiteko administrazioaren eta gizarte zibil antolatuaren arteko aliantzaren beharraz hitz egiten da han eta hemen. Gobernantza-eredu berriak eztabaidaren erdigunean ditugu beraz, agenda politikoan. Testuinguru horretan une aproposa i zan daiteke jauzi berri bat egin eta euskalgintzaren eta gobernuaren arteko egungo gobernantza-paradigma berritzeko. Ez da inondik inora gure asmoa hemen egungo gobernantza-ereduaren azterketa sakon eta zorrotza egitea. Are gehiago, ez zaigu iruditzen hau denik horretarako lekua eta ez genuke horretarako gaitasunik ere berariazko lanketa sakonik egin gabe. Halere, horren inguruko eztabaida sustatu beharra ikusten dugu. Horrekin batera, kontuan har dezagun, KONTSEILUAk eta BEHATOKIAk haien sorreratik mahai gaineratu izan dituztela proposamenak politiketan urrats eragingarriak egin ahal izateko. Oraingoan ere, erantzukizunez jokatu nahi izan dugu Gobernuak aurkeztutako proposamenari erabat uztargarria zaion planteamendua eginez. Hartara, espero dezagun, oraingoan, beste batzuetan ez bezala, dokumentuan jasotako elementuak kontuan hartuak izatea. Izan dadila etorkizuneko gobernantza eredugarria lantzeko lehen urratsa.
Adjuntos:

GIZARTE EREDU BERRIKO EZTABAIDAN HIZKUNTZAREN AUZIA

Proceso de participación:
Ámbito:
Aportaciones:
Nafarroako Gobernuak gizarte eragileekin partekatu nahi duen ariketa honetan hizkuntza gutxituaren elementua eta haren zehar-lerrotasuna kokatzea izango da Kontseiluaren eta Behatokiaren helburua. Hizkuntza gutxitua dagoen eremu batean, gurean bezalaxe, herritarrei hizkuntza-eskubideak behar bezala aitortzen ez zaizkien, eta ondorioz, urratzen zaizkien lurralde baten etorkizuna ezin da planteatu aldagai hori kontuan hartu gabe. Gogoan izan dezagun hizkuntzaren afera zehar-lerroa dela. Erabaki guztiek eragiten dute hizkuntza-eskubideetan eta erabaki guztiek eragiten dute, beraz, hizkuntza-politikan. Hizkuntzaren eremuan ez dago neutro izaterik, ezer ez egitea ere hautu politikoa delako. Kontseiluak eta Behatokiak uste dute geroa euskaratik eraiki behar dela, eta, gainera, aukera berriak zabal daitezke gero justuagoa, ekitatiboagoa eta berdinzaleagoa eraikitzeko, baldin eta hizkuntzaren irizpidea zehar-lerro bihurtzen badugu. Gizarteak ez luke ulertuko aukera hau galdu izana eta herritarren eskubideak betikotzeko urratsak egin izana. Horrexegatik, dokumentua osatze aldera honako ekarpenak egin nahi dizkiogu Nafarroa Suspertu proposamenari 1. MISIOA ETA IKUSPEGIAK Nafarroa Suspertu 2020-2023 txostenak jasotzen dituen misioei eta ikuspegiei honakoak eranstea proposatzen dugu: Misioa: Berdintasunerako oinarri berriak. Berdintasun sozialaren eta ekonomikoen artean, gutxitutako hizkuntza-komunitate bat dagoela kontuan hartu beharko da. Era berean, ezberdintasun ekonomikoak handitzen badira, kontuan izan beharko da berezko hizkuntza ikasteko zailtasun ekonomikoak handituko direla. Ikuspegia: Gizarte erresilienteagoa eta humanoagoaren alde egin beharko dela aipatzen da. Hemen, pertsonekiko gertutasuna oinarri, eskaintzen diren zerbitzuetan hizkuntza-eskubideak bermatzea ere ardatza izan beharko da 2. AGERTOKIA ETA EGOERAREN AZTERKETA DIAGNOSTOKIA: Bat egiten dugu diagnostiko egokiaren beharrarekin. Horrexegatik, Errealitate Sozialaren Behatokiak ez ezik, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak ere egindako azterketak kontuan hartzeko eskatzen dugu. Pandemia-egoerak agerian utzi du non gertatzen diren eskubide-urraketak eta zer nolako arazoak dituen sistemak herritarren hizkuntza-eskubideei erreparatzeko. Horren berri, Estrasburgora igorri genuen apirilean bertan Basque Language Discrimination Cases izeneko bilduman. ALDAKETAK: Bat egiten dugu dokumentuak harreman sozialetan aldaketak gertatu direla esaten duenean. Eta, nola ez, aldaketa horiek mota askotako alderdiei eragin diete: aisialditik eta harreman sozialetik hasita jarduera ekonomikoraino edo eraikuntza ereduetaraino, baina bai eta hizkuntzari ere. Horrexegatik, dokumentuak planteatzen dituen aldaketetan hizkuntzaren irizpidea kontuan hartzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Hona hemen adibide batzuk: Aldaketak komunitatearekiko harremanetan eta lankidetzazko lanaren eta lan boluntarioaren garrantzia. Hizkuntza-normalizazioak herritarren harremanen hobetzea eta bizikidetzarako ikuspegia du. Aldaketak ingurumenarekiko harremanean eta klima aldaketaren gaineko inpaktua Ingurumenaren zaintzarekin lotutako mezuak herritar guztiek hobeto bereganatzea eta txikienengan kontzientziazio heziketa bultzatzea berezko hizkuntzan. Aldaketa bizitokien eredu eta motetan: gune ireki pribatuen (terrazak eta balkoiak) eta etxebizitza kolektiboen garrantzia (adibidez, adinekoen egoitzak, ikasleenak…) Kolektibotasun-kontzientziaren aitortzak hizkuntza gutxituekiko aitortzan ere eragin dezake. Gure bizitzaren on-line bertsio berria sortzea. Teknologia berrien garrantzia, konektibitateari eta horiek eskuratzeari dagokionez, bai eta segurtasun zibernetikoarena ere. Ingurune digitala hizkuntza gutxituan. Aldaketa kontsumo-ohituretan. Paradoxa bat gertatzen ari da, batetik, tokiko produktua baloratzen delako, baina, aldi berean, saltoki txikien eta tokiko produktuen kontrako mehatxua handiagoa delako on-line salmentagatik. Saltoki txikiek zuzeneko zerbitzuetan hizkuntza-eskubideak bermatzeak zerbitzuaren kalitatean eragina du eta gertutasuna islatzen duen erreklamoa izan daiteke Aldaketa mugaz gaindiko harremanetan, arlo oso desberdinetan eraginez: mugaz gaindiko langileak, larreak, aisialdia, kontsumoa, turismoa… Barne-turismoaren suspertzeak zein gertuko merkatu potentzialen handitzeak bultza dezakete zerbitzua hizkuntza gutxituan ere bermatzea. Inpaktu desberdina aldagai desberdinen arabera: generoa, gizarte klasea, adina, jatorria, bizilekua... Bai eta hizkuntza ere. EGINDAKO JARDUEREN MEMORIA Txostenean, Nafarroako Gobernuak dio arlo honetan egiten ari den ekintzak oso dinamikoak direla eta koordinatuta daudela estatuan ezarri direnekin. Horietako batzuetan, bereziki, hizkuntzaren irizpidea nola kudeatu den ezagutzea interesgarritzat jotzen dugu: Osasun neurriak: Presako osasun neurriak, alarma egoeran hartutakoak: Osasun Sistema Gizarte babesa: Adinekoen eta aniztasun funtzionala dutenen egoitzak Zerbitzu publikoen egokitzapena Hezkuntza: Hizkuntza-arrakala. Ikasturte berriaren antolaketa hizkuntza-beharrei egoki erantzuteko Herritarren arreta Kulturaren sektorea Sektore ekonomikoa: Oinarrizko zerbitzu izendatutakoak 3. HELBURU ESTRATEGIKOAK Aurretik aipatu ditugun aldagaiak, beharrak eta neurriak kontuan hartuz, planteatzen diren helburu estrategiko guztietan herritarren hizkuntza-eskubideen bermea eta hizkuntza gutxituaren sustapen-neurriak zehar-lerro gisa integratzea proposatzen dugu .
Adjuntos:

EUSKARAREN NORMALIZAZIOA

Proceso de participación:
Ámbito:
Aportaciones:
Zalantzarik gabe, hizkuntzaren gaiaren zehar-lerrotasuna aldarrikatzen ari bagara ere, ez genuke nahi ulertzerik eremu horretako estrategia berezitua saihesten dugunik. Euskararen ezagutza unibertsalerako neurriak, espazioak euskalduntzeko neurriak, euskarazko tresnak ahalbidetzeko neurriak eta herritarren aktibazioa bizkortzeko neurriak ere zehaztu beharko dira 2020-2023 urteetako estrategiari begira. Hartara, atal hori sortzeko eskatzen dugu, euskalgintzako eragileekin eta bestelakoekin lehentasunak zehaztu eta neurriak proposatzeko.

HIZKUNTZA-IRIZPIDEA TXERTATZEA

Proceso de participación:
Ámbito:
Aportaciones:
Nafarroako Gobernuak aurkezten dituen eremu nagusietatik batzuetan hizkuntza-irizpideak garrantzia hartu behar duela uste dugu, eta horrela izan dadila eskatzen dugu: • Nafarroako Lurralde Estrategia berrikustea eta Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa aplikatzea • Landa eremuetan jarduera berpiztea eta lehen sektoreari laguntzak ematea • Gure nekazaritzako elikagaien katea eta 0 kilometroko estrategiak bultzatzea, eta tokiko produktua sustatzea • Turismo jasangarria, ekintzailetza berdea, merkataritzaren eta landa ingurunearen arteko lotura... bultzatzeko estrategiak berrikustea • Turismo jasangarria bultzatzeko, hizkuntza tokiko ondasun eta apeu turistiko bezala sustatzea

HIZKUNTZA-IRIZPIDEA TXERTATZEA

Proceso de participación:
Ámbito:
Aportaciones:
Nafarroako Gobernuak aurkezten dituen eremu nagusietatik batzuetan hizkuntza-irizpideak garrantzia hartu behar duela uste dugu, eta horrela izan dadila eskatzen dugu: - Ingurunearen zaintzari lotutako kontzientziazio-kanpaina eta hezkuntza programetan hizkuntza gutxituaren presentzia bermatzea

HIZKUNTZA-IRIZPIDEA

Proceso de participación:
Ámbito:
Aportaciones:
Nafarroako Gobernuak aurkezten dituen eremu nagusietatik batzuetan hizkuntza-irizpideak garrantzia hartu behar duela uste dugu, eta horrela izan dadila eskatzen dugu: - Enpresek eskaintzen dituzten zerbitzu eta produktuaren kalitatea eta gertutasuna hobetzea, bezeroen hizkuntza-eskubideak bermatuaz - Zaintza pertsonalei lotutako ekonomia jardueran eta azpiegituretan euskara ongizatea bermatzeko ezinbesteko neurri bezala txertatzea. - Euskarazko kulturari lotutako jarduerak babestea eta euskara kultura-jardueretan sustatzea

HIZKUNTZA-IRIZPIDEA TXERTATZEA

Proceso de participación:
Ámbito:
Aportaciones:
Nafarroako Gobernuak aurkezten dituen eremu nagusietatik batzuetan hizkuntza-irizpideak garrantzia hartu behar duela uste dugu, eta horrela izan dadila eskatzen dugu: - Bizikidetza zibikorako jarduketen programa garatzea - Boluntariotza edo elkartasuneko lankidetza-sareak koordinatzea hainbat esparrutan - Harreman sozialetarako, kontsumo azturetarako edo eremu publikoen erabilerarako modu berrietan berrikuntzak egitea

HIZKUNTZA-IRIZPIDEA TXERTATZEA

Proceso de participación:
Ámbito:
Aportaciones:
Nafarroako Gobernuak aurkezten dituen eremu nagusietatik batzuetan hizkuntza-irizpideak garrantzia hartu behar duela uste dugu, eta horrela izan dadila eskatzen dugu: - Sektore publikoa, berreraiki eta suspertzeko palanka (hizkuntza-eskubideen bermea) - Gobernuak dituen hogeita hamar planetik gora koordinatzea eta berregokitzea - Administrazio Publikoa hobetzeko diagnostikoa eta proposamenak - Jaiotzari eta heriotzari lotutako zerbitzu publikoetan zaintza-neurri bereziak ezartzea -Zerbitzu psikiatriko eta psikologikoak indartzea hizkuntza gutxituan eskaintzen direla bermatuaz. Osasuna pertsonen ongizate fisiko, psikiko eta soziala den heinean, osasuna bermatze aldera nahitaezkoa da berezko hizkuntza osasunari lotutako zerbitzu eta maila guztietan txertatzea. -Larrialdi-sareetan hizkuntzaren hautua txertatu beharra. Larrialdietara bideratutako zerbitzu guztietan berezko hizkuntzaren erabiltzailearen hizkuntza-hautua bermatzea segurtasuna eta zerbitzuaren kalitatea hobetzearekin lotzen da.

HIZKUNTZA IRIZPIDEA TXERTATZEA

Proceso de participación:
Ámbito:
Aportaciones:
Nafarroako Gobernuak aurkezten dituen eremu nagusietatik batzuetan hizkuntza-irizpideak garrantzia hartu behar duela uste dugu, eta horrela izan dadila eskatzen dugu: - Adinekoak edo behar bereziak dituztenak babestea - Beste kolektibo ahul batzuei arreta ematea eta pertsona guztientzako eskubideak bermatzea - Adinekoen egoitzen ereduak berrikustea

Garantía habitacional

Proceso de participación:
Ámbito:
Aportaciones:
Se propone mejorar la garantía habitacional para personas en situación de vulnerabilidad, mujeres en situación de vulnerabilidad con menores, mujeres en situación de prostitución a las que han echado de pisos o clubes o que no pueden pagar sus plazas en estos pisos, familias sin ingresos, etc. y asegurar una coordinación de estos servicios habitacionales con las administraciones locales para dar sitio a personas de dentro y fuera de la capital.