Euskara ikastea doakoa izatea

Proceso de participación:
Plan Reactivar Navarra 2020-2023
Ámbito:
BESTELAKO EREMUAK
Aportaciones:
1. 1. Euskara ikastea doakoa izatea 3.500.000€ pasatxo jarri beharko lituzke gobernuak AEKren eta IKAren euskaltegietan ari diren herritar guztiek dohainik ikasi ahal izateko. Justiziazkoa da edozein lurraldetako herritarrek bertako jatorrizko hizkuntza dohainik ikasi ahal izatea, lehenagoko gobernuek eginiko hizkuntza politikek ukatu dieten ondarea berreskuratzeko ordaindu behar ez izatea. Nahikoa ahalegin egin behar izaten dute bestela ere ondasun hori bereganatzeko, euskara ikasteko, alegia. Nekez uka liteke, bestalde, herritar erdaldunek euskara ikasteak mesede nabarmena egiten diola Nafarroako gizartearen kohesioari eta herritarren arteko elkarbizitzari. Gainera, badirudi gobernuak ere une honetan gizarte batuago eta sendoagoa erdiestea jomuga duela, Nafarroa suspertu planaren aurkezpen txostenean hainbat ataletan irakur daitekeena sinistera behinik behin. 2. Nafarroako Gobernuak Nafarroako AEK-k eta IKAk ematen duten zerbitzua lankidetza hitzarmen baten bidez finantzatzea Neurri hau herritarrak dohainikako zerbitzua jaso ahal izateko ezinbestekoa da. 3.500.000€ horien bitartez AEK-k eta IKAk ematen duten zerbitzuaren kostua gobernuak osorik bere gain hartzeko biderik egokiena litzateke. Izan ere, bada garaia dirulaguntza sistema behingoz gainditzeko, alegia, finantzazio sistema iraunkor eta egoki bat gauzatzeko, aldian aldiko gorabehera politikoen mendean egonen ez dena eta euskaltegietako irakasleen lan kondizioak behingoz duinduko dituena, Nafarroako jarduera ekonomikoaren aurrerabidea dela-eta gobernuak kezka nabarmena duen honetan. Komeni da gogoratzea edozein herrialdetako gobernuaren eginkizuna dela bertako jatorrizko hizkuntzaren etorkizuna bermatzea, horretarako hizkuntza politika egokia eginez, eta helduek hizkuntza hori ikastea ezinbestekoa dela, jatorrizko hizkuntza gal ez dadin. Nafarroan, bertako gobernuak ez dio behar bezala heldu egiteko horri, eta herri ekimeneko euskaltegiak izan dira, hau da, AEK-ren eta IKAren euskaltegiak, berez Nafarroako Gobernuak eman beharreko zerbitzu publikoa eman dutenak Nafarroa osoan, 1972-1973 ikasturtean hasita, oztopo guztien gainetik. 3. Euskararen sustapena Herritarrak euskara ikastera bultzatzeko kanpaina instituzionalak egitea ezinbestekoa da. Gobernuaren eguneroko jarduna euskarazkoa eta euskararen aldekoa izatea ere bai. Herritarrak euskara gero eta beharrezkoagoa dela sumatu behar du, eta horretarako behar diren neurriak hartu behar ditu gobernuak. Horretarako, funtsezkoa litzateke euskara ofiziala izatea Nafarroa osoan eta administrazioak euskarazko zerbitzua bermatzea herritar euskaldunoi, bigarren, hirugarren edo laugarren mailako herritar izateari utz diezaiogun behingoz. 4. COVID 19aren ondorioei erantzuteko Nafarroako helduen euskalduntze-alfabetatzea suspertzea eta babestea, urgentziako diru-laguntza Begien bistakoa da koronabirusak sortutako izurriteak lehendik larria zen egoera areagotu eginen duela helduen euskalduntzearen sektorean. Dagoeneko hainbat neurri hartu behar izan ditugu irakasleon eta ikasleon osasuna babesteko: euskaltegietako aurrez aurreko saioak etetea, horien ordezko eskola telematikoak ematea, udako barnetegiak bertan behera uztea, irakasleen gaitasun telematikoa hobetzeko saioak prestatu eta gauzatzea, zenbait material digitalizatzea… Bestalde, udako ikastarotako eskaintza ere egokitzen ari gara, aldian aldiko osasun egoera gorabehera, herritarrak euskalduntzen segitzeko, ahal dugun modurik hoberenean. Herri ekimeneko euskaltegiek beti jardun izan dute material didaktikoak sortzen eta irakasleen trebatze didaktikoan, nahiz eta bitarteko ekonomiko gutxi izan. Une honetan, izurriak lehengo premiei beste batzuk gehitu dizkio. Nafarroako AEK-k eta IKAk dirua behar dute honako lan hauetarako, 400.000€ko diru lerroa irekitzea proposatzen dugu, zehazki hauek egokitzeko: • Material didaktikoa sortzeko eta erabiltzen dugun materialetik digitalizatu gabe dagoena digitalizatu ahal izateko. • Irakasleak Internet bidezko irakaskuntzan trebatzeko. • Ikerketa didaktikorako. • Euskaltegietako baliabide informatikoak berritzeko eta hobetzeko. • Ikasle guztien konektagarritasuna ziurtatzeko. • Gobernuak ezarri beharreko segurtasun neurriak bete ahal izateko egin behar diren inbertsioak egiteko: lokalen egokitzapena… • Osasun neurriak ezarritakoak betetzeko beharrezko produktuak erosteko. 3.500.000€ pasatxo jarri beharko lituzke gobernuak AEKren eta IKAren euskaltegietan ari diren herritar guztiek dohainik ikasi ahal izateko. Justiziazkoa da edozein lurraldetako herritarrek bertako jatorrizko hizkuntza dohainik ikasi ahal izatea, lehenagoko gobernuek eginiko hizkuntza politikek ukatu dieten ondarea berreskuratzeko ordaindu behar ez izatea. Nahikoa ahalegin egin behar izaten dute bestela ere ondasun hori bereganatzeko, euskara ikasteko, alegia. Nekez uka liteke, bestalde, herritar erdaldunek euskara ikasteak mesede nabarmena egiten diola Nafarroako gizartearen kohesioari eta herritarren arteko elkarbizitzari. Gainera, badirudi gobernuak ere une honetan gizarte batuago eta sendoagoa erdiestea jomuga duela, Nafarroa suspertu planaren aurkezpen txostenean hainbat ataletan irakur daitekeena sinistera behinik behin. 2. Nafarroako Gobernuak Nafarroako AEK-k eta IKAk ematen duten zerbitzua lankidetza hitzarmen baten bidez finantzatzea Neurri hau herritarrak dohainikako zerbitzua jaso ahal izateko ezinbestekoa da. 3.500.000€ horien bitartez AEK-k eta IKAk ematen duten zerbitzuaren kostua gobernuak osorik bere gain hartzeko biderik egokiena litzateke. Izan ere, bada garaia dirulaguntza sistema behingoz gainditzeko, alegia, finantzazio sistema iraunkor eta egoki bat gauzatzeko, aldian aldiko gorabehera politikoen mendean egonen ez dena eta euskaltegietako irakasleen lan kondizioak behingoz duinduko dituena, Nafarroako jarduera ekonomikoaren aurrerabidea dela-eta gobernuak kezka nabarmena duen honetan. Komeni da gogoratzea edozein herrialdetako gobernuaren eginkizuna dela bertako jatorrizko hizkuntzaren etorkizuna bermatzea, horretarako hizkuntza politika egokia eginez, eta helduek hizkuntza hori ikastea ezinbestekoa dela, jatorrizko hizkuntza gal ez dadin. Nafarroan, bertako gobernuak ez dio behar bezala heldu egiteko horri, eta herri ekimeneko euskaltegiak izan dira, hau da, AEK-ren eta IKAren euskaltegiak, berez Nafarroako Gobernuak eman beharreko zerbitzu publikoa eman dutenak Nafarroa osoan, 1972-1973 ikasturtean hasita, oztopo guztien gainetik. 3. Euskararen sustapena Herritarrak euskara ikastera bultzatzeko kanpaina instituzionalak egitea ezinbestekoa da. Gobernuaren eguneroko jarduna euskarazkoa eta euskararen aldekoa izatea ere bai. Herritarrak euskara gero eta beharrezkoagoa dela sumatu behar du, eta horretarako behar diren neurriak hartu behar ditu gobernuak. Horretarako, funtsezkoa litzateke euskara ofiziala izatea Nafarroa osoan eta administrazioak euskarazko zerbitzua bermatzea herritar euskaldunoi, bigarren, hirugarren edo laugarren mailako herritar izateari utz diezaiogun behingoz. 4. COVID 19aren ondorioei erantzuteko Nafarroako helduen euskalduntze-alfabetatzea suspertzea eta babestea, urgentziako diru-laguntza Begien bistakoa da koronabirusak sortutako izurriteak lehendik larria zen egoera areagotu eginen duela helduen euskalduntzearen sektorean. Dagoeneko hainbat neurri hartu behar izan ditugu irakasleon eta ikasleon osasuna babesteko: euskaltegietako aurrez aurreko saioak etetea, horien ordezko eskola telematikoak ematea, udako barnetegiak bertan behera uztea, irakasleen gaitasun telematikoa hobetzeko saioak prestatu eta gauzatzea, zenbait material digitalizatzea… Bestalde, udako ikastarotako eskaintza ere egokitzen ari gara, aldian aldiko osasun egoera gorabehera, herritarrak euskalduntzen segitzeko, ahal dugun modurik hoberenean. Herri ekimeneko euskaltegiek beti jardun izan dute material didaktikoak sortzen eta irakasleen trebatze didaktikoan, nahiz eta bitarteko ekonomiko gutxi izan. Une honetan, izurriak lehengo premiei beste batzuk gehitu dizkio. Nafarroako AEK-k eta IKAk dirua behar dute honako lan hauetarako, 400.000€ko diru lerroa irekitzea proposatzen dugu, zehazki hauek egokitzeko: • Material didaktikoa sortzeko eta erabiltzen dugun materialetik digitalizatu gabe dagoena digitalizatu ahal izateko. • Irakasleak Internet bidezko irakaskuntzan trebatzeko. • Ikerketa didaktikorako. • Euskaltegietako baliabide informatikoak berritzeko eta hobetzeko. • Ikasle guztien konektagarritasuna ziurtatzeko. • Gobernuak ezarri beharreko segurtasun neurriak bete ahal izateko egin behar diren inbertsioak egiteko: lokalen egokitzapena… • Osasun neurriak ezarritakoak betetzeko beharrezko produktuak erosteko.