Landa eremuko emakumeen ahalduntzea

Proceso de participación:
Plan Reactivar Navarra 2020-2023
Ámbito:
OTROS
Aportaciones:
Nafarroako Berdintasun legeak (17/2019 FORU LEGEA, APIRILAREN 4KOA, EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNARI BURUZKOA) arautzen duena kontuan hartzea: 28. artikulua. Landa inguruneko emakumeak ahalduntzea. 1. Nafarroako Gobernuak genero-ikuspegia txertatuko du landa garapeneko jarduketetan, eta bermatuko du esku-hartze horiek jaso ditzatela emakumeen beharrak; bidera dezatela emakumeek ekitatez parte hartu ahal izatea, osotasunez, landa garapeneko prozesuetan, eta ekarpena egin dezatela emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasun erreala lortzeko. 2. Nafarroako Foru Administrazioak zaindu beharko du emakumeek erabakiak hartzea despopulazioaren aurka borrokatzeko neurri gisa, landa-ingurunean duten presentzia eskasa eta eremu horretako pobretzea direla eta; zehazki, honako hau egin behar du: a) Indartu behar du enplegua sortzen duten jardueren garapena, eta landa-inguruneko emakumeak lan-eremuan sartzea errazten duten eta ingurune horren populazio galtzea saihesten laguntzen duten jardueren garapena. b) Landa-inguruneko emakumeek prestakuntza hartzeko modua izan dezaten erraztea. c) Generoko eta lurraldeko arrakala digitala deuseztatzen laguntzea, landa-inguruneko emakumeek informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako sarbidea izatea errazten eta bultzatzen duten tresnekin. d) Zaintzea landa-inguruneko emakumeen parte-hartze sozial osoa lor dadin, eta enpresen eta elkarteen zuzendaritza-organoetan osoko parte-hartzea izan dezaten. e) Emakumeek eta gizonek nekazaritza-ustiategietan titularkideak izan daitezen sustatzea. f) Sustatzea emakumeek eta gizonek ordezkaritza parekidea izan dezatela nekazaritza-erakundeen erabakitze-organoetan. g) Sentsibilizazio ekintzak sustatzea, landa-eremuko emakumeen lana ikusgai egiteko aukera ematen dutenak. h) Behar diren neurriak ezartzea landa-eremuko desberdintasunak lantzeko. i) Emakumeen ekarpenak bultzatzea, klima-aldaketaren arloan. 3. Gainera, nekazaritza-, abeltzaintza- edo basogintza-politiketan eta nekazaritzako elikagaien arlokoetan honako hauek egin beharko dira: a) Emakumeek eremu horietan dituzten jakintza tradizionalen transmisioa sustatzea, eta aitortzea eta ikusgarri egitea familia-ustiategien mantentzerako egiten duen ekarpena. b) Hurbiltasuneko sareak eta gizarte zerbitzuen sareak sustatzea, haurrei, zaharrei eta mendetasuna duten pertsonei laguntzeko, landa-inguruneko emakumeen eta gizonen laneko eta familiako bizitza eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko. c) Emakume ekintzaileen enpresa-ekimenak eta emakumeek sustatutako nekazaritza- edo abeltzaintza-garapeneko jarduerak bultzatzea. d) Erraztasunak ematea emakume gazteak nekazaritza-, abeltzaintza- edo basogintza-sektoreetan eta nekazaritzako elikagaien sektorean sar daitezen.