Datuen Babesa

Herritar guztiek dute beren datu pertsonalak babesteko eskubidea administrazio publikoekiko harremanetan. 

Datu pertsonalaren kontzeptua oso zabala da, eta honako hauek biltzen ditu, adibidez:
 

●  Herritarren identifikazio datuak: izen-abizenak, NANa, Gizarte Segurantzako zenbakia, osasun txartelekoa … Horien barnean norberaren irudia, ahotsa eta sinadura ere sartzen dira.
●  Harremanetarako datuak: helbidea, telefono zenbakia edo helbide elektronikoa.
●  Ezaugarri pertsonalak: jaioteguna eta jaioterria, adina, sexua, egoera zibila, nazionalitatea, seme-alaben kopurua…
●  Osasun datuak: historia klinikoa, desgaitasun maila, mendekotasunaren aitorpena…
●  Datu ekonomikoak: diru-sarrerak, lan egoera, ondasunak, bankuko datuak…
●  Ikasketen gaineko datuak.
●  Zirkunstantzia sozialak: zaletasunak, kirolak, etab.
●  Eta abar.


Nafarroako Gobernuak, herritarrei zerbitzua eman ahal izateko, egunero tratatzen ditu milaka datu pertsonal, horiek bilduz, kontserbatuz, kontsultatuz, transmitituz, argitaratuz...

Arlo horretako oinarrizko printzipioetako bat gardentasun printzipioa da. Horren arabera, interesdunak une oro izan behar du Administrazioak bere datu pertsonalen gainean egiten dituen tratamendu guztien berri, argi eta erraz, bai eta bere eskubideen berri ere.

Aurrekoa betetzeko, web orri honetan argitaratzen dira bai tratamendu jardueren inbentarioak, bai Nafarroako Gobernuan egiten diren tratamenduen datuen babesari buruzko informazio klausulen zerrenda:
Inbentarioetan jasotzen da Nafarroako Gobernuko departamentu bakoitzak zer datu erabiltzen dituen, zer helbururekin, nori lagatzen zaizkion, zenbat denboratarako gordetzen diren, zein arauk babesten duen tratamendu bakoitza, etab.
 
Departamentu bakoitzak datu pertsonalak biltzen dituenean herritarrari eman behar dion informazioa jasotzen da informazio klausuletan.



 

TRATAMENDU JARDUEREN INBENTARIOA                   

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIO KLAUSULAK