Gobernu Irekiaren zutabeak gardentasuna, parte-hartzea eta elkarlana dira. Aurreko ataletan, horietan oinarrituta nabarmendu dira informazio publikoaren gardentasunari dagozkion gaiak, herritarrek hainbat gaitan parte hartu eta lagundu dezaten errazteko: planak, programak, araudia prestatzea, inkestak... politikak definitzeko eta erabakiak

hartzeko herritarren beharrak eta nahiak aintzat hartuta. Funtzionamendu molde horri esker Administrazio Publikoa prest dago bere kudeaketaren kontuak emateko herritarrei.