Nafarroako Foru Komunitateak osasun, ingurumen eta lurraldearen antolamendu arloan dituen eskumenak baliatuta, 10/2002 Foru Legeak xede du uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak eta telekomunikazioetarako azpiegiturak arautzea, herritarren osasuna zaintzeko eta prebentzio neurriak hartzeko eta, halaber, azpiegitura horien hedapen neurrigabeak ingurumenean, hirigintzan eta bisualki izan dezakeen eragina gutxitzeko; lege honek orobat bilatzen du telekomunikazio zerbitzuentzako oinarri egokiak ezartzea, Nafarroako Foru Komunitateko herritar guztien aukera berdintasunean eta lurraldearen garapenean laguntzeko beharrezkoa baita hori egitea.
Horregatik, eta bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 28. d) artikuluarekin, argitara ematen dira azpiegituren lurralde planen barrenean edo horien aldaketen barrenean onesteko aurkeztutako fitxak, telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko 10/2002 Foru Legean arautuak.
Besterik adierazi ezean, jendaurreko informazioaren tramitea "Aktibo" duten azpiegituren lurralde planak agertzen dira, kokapenaren arabera. Beste tramitazio egoera batean dauden planak bistaratu nahi badituzu, alda ezazu "Tramitea" eremuko balioa.
Kokapena | Izenburua | Fitxa | Argitaratzeko aldia |
---|---|---|---|
UJUE/AYUNTAMIENTO | ALParen 14. aldaketa | Ficha descriptiva | 2023/05/31 to 2023/06/30 |
MARCILLA/PUEBLO | ALParen 14. aldaketa | Ficha descriptiva | 2023/05/31 to 2023/06/30 |
P/NAVARRA ARENA | ALParen 14. aldaketa | Ficha descriptiva | 2023/05/31 to 2023/06/30 |