Nafarroako Gobernua Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren politika orokorra ezarri eta gidatzen duen kide anitzeko organoa da eta lehendakariaren agintearen eta zuzendaritzaren menpean egiten du lan. Halaber, eginkizun hauek ditu: legegintzarako ekimena, betearazteko eginkizuna, erregelamendu-ahalmena, eta, Espainiako Konstituzioaren, Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren eta foru lege honen arabera legez esleitzen zaion beste edozein eginkizun.
Osaera: Nafarroako Gobernua lehendakariak eta kontseilariek osatzen dute.

Gobernuko Lehendakaria María Chivite Navascués

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko lehendakariordea Javier Remírez Apesteguía

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategioetako lehendakariordea José María Ayerdi Fernández de Barrena

Lurralde Kohesiorako kontseilaria Consejero de Cohesión Territorial

Ekonomia eta Ogasun kontseilaria Elma Saiz Delgado

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria Manuel Ayerdi Olaizola

Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria Eduardo Santos Itoiz

Hezkuntza kontseilaria Carlos Gimeno Gurpequi

Eskubide Sozialetako kontseilaria María Carmen Maeztu Villafranca

Osasun kontseilaria María Santos Induráin Orduna

Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria Ana Ollo Hualde

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria Juan Cruz Cigudosa García

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria Itziar Gómez López

Kultura eta Kirol kontseilaria Rebeca Esnaola Bermejo
Gobernuaren plana