Eginkizunak, Egitura eta Organigrama

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa hainbat organok osatzen dute; hierarkikoki ordenatuak daude, Nafarroako Gobernuaren zuzendaritzapean. Administrazioak objektibotasunez erantzuten die interes orokorrei eta gauzatzen ditu izaera administratiboa duten funtzio betearazleak

Nafarroako Gobernuko Lehendakariari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuak sortu, aldatu, batu eta kentzea, eta bakoitzaren izena eta eskumen-esparrua zehaztea.

Departamentu bakoitzak idazkaritza tekniko nagusi bat du eta egituratzen da zuzendaritza nagusi batean edo batzuetan.

Zuzendaritza nagusiak egituratu daitezke honako hauetan:

  • Zerbitzuak
  • Atalak
  • Bulegoak edo hortik beherako unitateak.
 

Jarraian kontsulta dezakezu Nafarroako Foru Administrazioaren egitura organikoa, hori osatzen duten departamentuetako bakoitzaren organigrama eta eginkizunak (dagozkien egiturari buruzko foru dekretuen bidez esleituak).

Era berean, departamentu bakoitzari atxikitako kide anitzeko organoen zerrendarako sarbidea dago. Bertan organo horien osaera eta antolaketa eta funtzionamendua erregulatzen dituzten arauak agertzen dira, baita departamentuek igorritako bilkuren aktak ere, non jasotzen baitira hartutako erabakiak

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioen departamentuen egitura. Lehendakariaren 10/2023 Foru Dekretua, abuztuaren 17koa.


Aurreko Gobernuak