Europako Suspertze Funtsak

Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera sanitario, sozial eta ekonomiko larriari aurre egiteko, Europar Batasuneko eta estatu kideetako erakundeek aurrekaririk ez duen ahalegina egin dute, horretarako behar diren neurri guztiak hartzeko. 2020ko uztailetik azarora bitarte suspertze plan handinahi bat jarri zen abian, 2021-2027 epe luzeko aurrekontu-programa bat eta aldi baterako mekanismo berri bat -NextGenerationEU ekimena- jasotzen dituena.

Funts horien kudeaketa, onetsitako Europako araudiarekin bat, ahal den gardentasun handienarekin egin behar da, xedapen gehigarri berri baten bidez Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeari, eduki honekin:"Europako Lurraldeak eta Kohesioa Berreskuratzeko Laguntzatik (REACT-EU) eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik (Next-EU) heldu diren Europako funtsen kudeaketari buruzko gardentasuna eta kontu-arrazoiak ematea."

Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian gune bat irekiko da, informazio-sistema integral bat jasoko duena, eta bertan argitaratuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta foru-sektore publiko instituzionalak Europako Lurraldeak eta Kohesioa Berreskuratzeko Laguntzatik (REACT-EU) eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik (Next-EU) heldu diren Europako funtsen kudeaketari buruz duten informazio guztia.

Horretaz gain, gune horretan Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren proiektuen betetzeari emanen dira.

Xedapen hau indarrean sartzen denetik, Nafarroako Gobernuak gune honetan sortu eta argitaratuko du dokumentazio interesdun guztia, informazio-sistema integrala gaitzeko epea ezertan galarazi gabe.

Proiektuen ardura duten unitateek bermatuko dute argitaraturiko informazioa fidagarria, zuzena, osoa eta eskuragarria dela, eta horretarako datu ireki eta berrerabilgarriko formatuan emanen da.

Esteka hauetan, proiektuei eta dagokien kontabilitate-informazioari buruzko informazio guztia deskargatu ahal izango duzu.

 

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana

Hileko informazioaIruzurraren aurkako neurrien plana

Europako Lurraldeak eta Kohesioa Berreskuratzeko Laguntza

REACT UE FEDER Proiektuak REACT UE FSE Proiektuak