Nafarroako Foru Komunitateak bere finantzaketa sistema du, eskubide historikoetatik eratorria eta Espainiako Konstituzioak babestua. Foru Ogasunak Nafarroari dagozkion zergak ezarri eta biltzeko ahala du, eta Foru Komunitatearen diru-sarreren iturria da. Bildutako diru-sarrerekin ordaintzen ahalko dira haren eskumeneko zerbitzu publiko guztiak (osasuna, hezkuntza, gizarte politikak, errepideak, etab.), eta haren eskumenekoak ez diren gainerako zerbitzuak Estatuak ematen ditu; hark kobratzen ditu, eta ordainketa hori gauzatzen da “Estatuari egindako diru-ekarpena” deitzen zaion kontribuzioaren bidez.
Hala ordaintzen dizkio Estatuari Nafarroak hartu gabe dituen eskumenei dagokien zenbatekoa. Diru-sarreren guztizkoa hauek osatzen dute: zuzeneko zergak (PFEZ, sozietateak, ondarea,...), zeharkako zergak (kontsumoari ezarritako karga), tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak (emandako zerbitzuengatik); transferentzia arruntak (Estatua eta Europar Batasuna); ondare-sarrerak (kontu korronteak edo zorrak) eta ondasunak besterentzea eta kapital-transferentziak (Estatua eta Europar Batasuna).
Administrazioak konpromiso multzo bat du ematen dituen zerbitzuen eta horien funtzionamenduen gainean, eta horiei dagozkie gastuak; horretaz gain, Estatuari ekarpen ekonomikoa egiten dio Nafarroako Foru Komunitateak hartu gabe dituen eskumenei dagozkien zerbitzuak emateagatik. Gastu bat aurreikusia izateak ez du esan nahi ordainketa une horretan bertan eginen denik. Urtero, gobernuak diru-sarrera eta gastu horien aurreikuspen bat egiten du, eta hori aurrekontuan jasotzen du; Parlamentuak, eztabaidatu ondoren, onetsi egin behar du.
Beraz, aurrekontu orokorretako diru-sarreren eta gastuen atalak kontsultatzeak zehaztuko ditu dagokien urteko eperako ezarritako aurreikuspenak. Ekitaldi bakoitzari dagozkion diru-sarrera eta gastuei buruzko informazio erreala izateko, beharrezkoa da aurrekontuaren betearazpenera sarbidea izatea.
Bestalde, administrazioak zehaztutako zerbitzuak emateak, batzuetan administrazioa zorpetzera behartzen du, aurrekontuan sartutako diru-sarrerak nahikoak izan ez eta gerakinik ez dagoenean. Segidan honako honi buruzko informazioa ematen da:
GASTUAK
Politikak eragindakoakOrdainsariak eta langileriaren kostuaLiberatu sindikalekPublizitate instituzionalaOndasun higiezinen errentamenduan egindako gastuaJarduera ekonomikoetarako eta egoera bereziki ahulean dauden familientzako eta pertsonentzako laguntza edo diru-laguntzetan egindako gastua
ZORRA
Zor publikoaren zenbatekoa, adierazita biztanle bakoitzeko zorpetze publikoa eta eskualdeko BPGarekiko zorpetze erlatiboaForu sektore publikoko entitateek egindako mailegu eta kreditu eragiketak eta zor publikoaren jaulkipenak Kreditu-kalifikazioa (rating), zor publikoaren eta Nafarroako Gobernuak kontratatutako maileguen xehetasunak eta epemugaAbalak
DIRU-SARREREI, GASTUEI ETA ORDAINKETEI BURUZKO BESTELAKO INFORMAZIOA
Nafarroako Foru Komunitateko defizit/superabit publikoak eskualdeko BPGarekin alderatuta egiten duen proportzioaHitzarmen ekonomikoa