
Nafarroa Open Government Partnership – Gobernu Irekirako Aliantzan parte hartzeko hautatu dute. Nazioarteko erakunde horrek erreforma handiak bultzatzen ditu erakundeen egituren barruan eta horietatik kanpo, herritarren beharrei hobeki erantzuteko.
Nafarroak ere aktiboki parte hartzen du aldian-aldian egiten den Gobernu Irekirako Aliantzaren goi-bilera globalean, mundu osoko gobernuetako, gizarte zibileko eta politika publikoen ardura duten erakundeetako ordezkariak bilduta.