Datu Irekiak

Datu Irekiak (Open Data inglesez) mundu mailako ekimena da eta administrazio publikoetako datuak eta informazioa ikusgai jartzea eta irisgarri egitea du xede, herritarrek eta enpresek berriro banatzeko, berrerabiltzeko eta aprobetxatzeko eskuragarri egon daitezen.
 

Nafarroako Datu Irekiak

Open Data Nafarroa orain arte eskuragarri ez zeuden datu publikoak murrizketa teknikorik eta legezko murrizketarik gabe azaltzeko Nafarroako Gobernuak hartutako konpromisoaren emaitza da, partikularrek eta enpresek berrerabili, banatu eta beren beharrak, merkataritzako xedeekin edo gabe, asebetetzeko tresnak eta zerbitzuak sortzeko xedearekin. Nafarroako Gobernuak munduko beste administrazio publiko batzuk dagoeneko murgilduta dauden ekimen horrekin bat egin du, administrazio elektronikoa txertatzeko eta hedatzeko duen helburuan urrats bat haratago emateko.

Interesa dakizuke ere:

 

Datuen katalogoa
Open Data eta RISP-SPIB
Open Data Espainan
Open Data Nafarroan
Legeria
Formatuak
Erabilera arauak
Berrerabilera: Datu irekiekiko aplikazioak
Baliabideak: APIa georreferentziatutako datuak web aplikazioetan ikusteko
Datu eskaera