Plangintzaren bidez ezartzen dira erakundearen helburuak, eta zehazten horiek lortzeko prozedura egokiak.
Gobernu-programa edo programa-akordioa: biltzen ditu gobernuak abian jarri behar dituen ekimenak, legealdi honetarako herritarrekin hartutako konpromisoak betetzeko. Ekimenak zehazki definitzeari esker, horien jarraipena eta koordinazioa egin dezakete, batetik, departamentuek banan-banan eta, bestetik, gobernuak oro har.
Arau plangintza:
Urteko Araugintza Planaren bidez gauzatzen da; horretan jasotzen dira Gobernuari aurkeztuko zaizkion lege edo erregelamendu mailako proposamen guztiak, onetsiak izan daitezen. Honako hauek kontsulta ditzakezu:
Planen eta programen plangintza:
Plangintza hori gauzatzen da Parte-hartzeko Urteko Planaren bidez, zeinek jasotzen baitu Nafarroako Gobernuko departamentuek sustaturiko planen zerrenda, 1., 2. eta 3. eranskinetan ageri dena; onesteko prozeduran parte hartzeko aukera izanen dute herritarrek. Honako hauek kontsulta ditzakezu:
Publizitate Instituzionalerako plana:
Nafarroako Gobernuak Gobernuaren publizitate instituzionalerako plana urtero onesten du eta egin behar dituen kanpaina instituzionalak egutegian ezartzen ditu, herritarrei foru gobernuko departamentuen eskumeneko alderdien gaineko argibideak emateko, haien gaineko kontzientzia har dezaten. Jarraian, Nafarroako Gobernuak sustatutako publizitate instituzionalerako kanpainen gaineko informazioa aurkituko duzu, baita aurreikusitako plana egiteari buruzkoa ere.