Erakundeak eta antolakuntza
Gobernuko kideei eta goi-kargudunei buruzko informazioa: identifikazioa, izendapena, datu biografikoak eta profesionalak. Horien ordainsariak, bidaien gastuak, dietak eta edozein motatako komisioak, bai eta jarduerei eta ondasunei buruzko aitorpenak ere, legealdi honetan onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egiturari dagozkionak. Departamentu bakoitzeko zuzendaritza taldeari, eskumenei eta atxikitako kide anitzeko organoei buruzko informazioa.
Foru Komunitateko Administrazioaren antolakuntza edo egitura definitutako arloen arabera ezarria dago. Arlo horien barrenean jarduera administratiboaren sektoreak biltzen dira, eta hala osatzen da hori kudeatzen duten unitateen eskumenen esparrua (kasu honetan departamentuak); Foru Komunitateko Administrazioa eta erakunde publikoak eta menpeko beste entitate batzuk dira gobernuak ezarritako politikak eta legealdiko helburuak gauzatzeko ardura dutenak