Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren gardentasunak xede du, batetik, bermatzea informazio publikoa eskuratzeko eskubidea gauzagarria dela eta, bestetik, gardentasuna bultzatzea jarduera publikoan eta gobernuaren ekintzan. Horretarako, sustatu eta bermatuko dira herritarren parte-hartzea eta lankidetza kudeaketa eta erabakitze publikoan, horiek ezagutzan oinarrituta egin daitezen; herritarrekiko interrelazioa sorraraziko da, demokrazian eraginkortasunez sakontzeko. Halaber, beste xede batzuk ditu, adibidez, interes taldeak arautzea, politikak eta arauak egiteko prozesuetan edo erabakiak hartzean eragin dezaketenak, eta arau-multzo bat ezartzea Nafarroako Gobernuaren, haren kideen eta administrazio publikoetako goi kargudunen gobernu ona izatea bermatzeko.
Hori guztia Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 5/2018 Foru Lege berrian jaso da.