Sektore Publikoko Informazioaren Berrerabilpena da Open Data ekimenaren helburu nagusia. Sektore publikoko informazioa eskuragarri, landugabe eta formatu estandar irekietan jartzea da, irisgarritasuna erraztuta eta berrerabiltzea ahalbidetuta, bai partikularrei, bai enpresei, merkataritzako xedeetarako nahiz merkataritzakoak ez diren xedeetarako.
Sektore publikoak potentzialki berrerabilgarria den informazio ugari sortzen du, hala nola informazio soziala, ekonomikoa, geografikoa, estatistikoa eta abar. Asmoa da informazio publikoaren berrerabilera eta birbanaketa onuragarriak izatea bai datuak argitaratzen dituzten administrazio publikoentzat, bai beren beharretako batzuk estalita dituzten herritar eta enpresentzat. Hona hemen adibideetako batzuk, baina, behar duzuna aurkitu ezean, jakinaraz iezaguzu, mesedez, honako inprimaki hau betez.
Open data aplikazioak Nafarroan
- Nafarroako Liburutegi Digitala (web orria)
- Nafarroako guardiako farmaziak (Android)
- Farma Navarra (IOS)
- Farmaguardia Navarra (Windows Phone)
- Nafarroako Museoak (Android)
- Nafarroako Museoak (IOS)
- Nafarroako Museoak (Windows Phone)
- Nafarroa zurekin (web)
Beste aplikazio batzuk