Eskumenak
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hauek dagozkio:
- Gaur egun erabiltzen dituen ahalmen eta eskumen guztiak, 1841eko abuztuaren 16ko Lege Itunduan eta bere xedapen osagarrietan ezarritakoaren babespean.
- Lege organiko honen bidez espresuki gaineratzen zaizkion ahalmen eta eskumen guztiak.
- Estatuko legeriak, izaera orokorrez, autonomia erkidegoei edo probintziei esleitu, eskualdatu edo eskuordetzen dizkien ahalmen eta eskumen guztiak.
Halaber, Nafarroari dagozkio aurreko atalean ez dauden eta, Foru Diputazioaren ekimenez, lege honek indarra hartu ondoan Estatuak esleitu, eskualdatu edo eskuordetzen dizkion ahalmen eta eskumen guztiak.