Parte-hartze foroen zerrenda ordena kronologikoan ageri da; beraz, berriki egindakoak lehen ageri dira. Bilaketa errazteko, iragazteko edo bilatzeko bi aukera daude: gaien sailkapenaren arabera eta izenburuaren testuaren arabera bilatzea.
Gaien eremuak denbora errealean erakusten ditu erabiltzailea sartzen ari den testuarekin zehatz-mehatz bat datozen emaitzak.
Nahiz eta parte hartzeko foro edo tresna bakoitzean erregistratutako jarduera guztiz pribatua izan eta parte-hartzaileek baino ez ikusi, bi pribatutasun maila desberdin daude. Haietako gehienek izenburu, deskripzio eta sailkapen publiko bana dituzte, erabiltzaileak bere intereseko foroetan parte hartzeko aukera eska dezan. Badira, ordea, guztiz pribatuak diren beste foro batzuk, administratzaileak espresuki emandako gonbidapen edo alta baten bidez erabiltzen direnak, eta horiek ez dira agertzen bilaketa-eremuetan.