Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa hainbat organok osatzen dute; hierarkikoki ordenatuak daude, Nafarroako Gobernuaren zuzendaritzapean. Administrazioak objektibotasunez erantzuten die interes orokorrei eta gauzatzen ditu izaera administratiboa duten funtzio betearazleak
Nafarroako Gobernuko Lehendakariari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuak sortu, aldatu, batu eta kentzea, eta bakoitzaren izena eta eskumen-esparrua zehaztea.
Departamentu bakoitzak idazkaritza tekniko nagusi bat du eta egituratzen da zuzendaritza nagusi batean edo batzuetan.
Zuzendaritza nagusiak egituratu daitezke honako hauetan:
- Zerbitzuak
- Atalak
- Bulegoak edo hortik beherako unitateak.
Jarraian kontsulta dezakezu Nafarroako Foru Administrazioaren egitura organikoa, hori osatzen duten departamentuetako bakoitzaren organigrama eta eginkizunak (dagozkien egiturari buruzko foru dekretuen bidez esleituak).
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioen departamentuen egitura. Lehendakariaren 22/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa
Lehendakaritza, Berdintasuna, Funtzio Publikoa eta Barnea
Lurralde Antolamendua, Etxebizitza, Paisaiak eta Proiektu Estrategikoak
Lurralde Kohesioa
Ekonomia eta Ogasuna
Garapen Ekonomikoa eta Enpresariala
Migrazio Politika eta Justizia
Hezkuntza
Eskubide Sozialak
Osasuna
Herritarrekiko Harremanak
Unibertsitatea, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitala
Landa Garapena eta Ingurumena