Langile publikoak

Langile publikoak dira interes orokorren zerbitzura administrazio publikoetan ordaindutako eginkizunak betetzen dituzten pertsona guztiak.
Badira zenbait langile publiko mota:

  • - Funtzionarioak dira gehienak Nafarroako Foru Komunitatean. Sartzeko bidea da oposizioak edo oposizio-lehiaketak egitea; horri esker, bermatzen da meritu eta gaitasun irizpide objektiboen araberako aukera berdintasuna. Funtzionarioen artean badira zenbait espezialitate langile publiko jakin batzuentzat. Aipagarrienak dira Osasunbideko estatutupeko langileak, irakasle funtzionario publikoak eta justizia administrazioko kidego nazionaletako funtzionarioak. Funtzionarioei dagozkienak, edozein modalitatetan, administrazio zuzenbideak arautzen ditu.
  •  
  • - Administrazio araubidean kontratatutako langileak, azterlan edo proiektu zehatzak edo ohikoak ez diren lan bereziak egiteko, haren zerbitzura dauden langileak ordezteko edo haren plantilla organikoetan dauden lanpostu hutsak aldi baterako betetzeko. Hezkuntza Departamentuan, langile horiek kontratatzen dira behar bezala justifikatutako irakasle behar berriei erantzuteko, betiere, frogatzen bada ez dagoela langile finko aski behar horiei erantzuteko. Osasun Departamentuan, langile horiek kontratatzen dira behar bezala justifikatutako langile beharrei erantzuteko, lanaldi osorako edo lanaldi partzialerako, betiere, frogatzen bada ez dagoela langile finko aski behar horiei erantzuteko.
  •  
  • - Lan-kontratudun langileek kontratu bat sinatu dute administrazioarekin. Izan daitezke langile iraunkorrak (kontratu mugagabea dutenak) edo aldi baterako lan-kontratudunak (obra edo zerbitzu baterako aldi baterako kontratua dutenak). Langileen plantilla lan zuzenbideak arautzen du.
  •  
  • - Behin-behineko langileak beti dira ez-iraunkorrak, gobernuko kideentzat konfiantzazko eta aholkularitzako eginkizunak betetzen baitituzte. Administrazioarekin duten lan harremana automatikoki bukatzen da aholkularitza zein agintariri ematen dioten, hark kargua uzten duenean.