Gobernuko kideen eta goi-kargudunen ordainsariak

Gobernuko kideek eta goi-kargudunek jasotako ordainsariak publikoak dira eta Parlamentuak onesten ditu dagokion Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen bidez.

Ordainsariak zenbait formatutan deskargatzen ahal dira, edo kontsultatu daitezke gobernuko kideek eta goi-kargudunek egindako ordainsariei, ondasunei eta jarduerei buruzko aitorpenen bidez. Aitorpen horien gaineko informazioa bilaketa bidez eskuratu daiteke, horientzako guztientzako bilatzaile espezifiko baten bidez.
 

Ordainsari horiek dira Nafarroako Gobernuko kide ohiei eta goi karguetan ibili direnei, kargua utzi ondoren, ordaintzen zaizkien prestazio ekonomikoak, eta dagokien araudiari lotuak daude (19/1996 Foru Legea, azaroaren 4koa, Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzkoa). Kargu-uztea hainbat arrazoirengatik gertatzen ahal da; arrazoi horiek jasoak daude Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legean.