Eskumen exekutiboa
Eskumen exekutiboa Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoan:
58.1 artikulua
Justizia Administrazioari dagokionez, jurisdikzio militarra salbuetsita, Nafarroari hau dagokio:
58.1 artikulua
- Espetxeak.
- Lan arloa, lan-harremanei dagokienez Estatuak gaur egun dituen betearazte ahalmen, eskumen eta zerbitzuak bere gain hartuta, deusetan ukatu gabe Estatuaren goi-ikuskapena.
- Jabetza intelektuala eta industriala.
- Pisuak eta neurriak. Metalen kontrastea.
- Nafarroan egiten diren nazioarteko azokak.
- Interes orokorreko aireportuak, Estatuak haien zuzeneko kudeaketa bere esku gordetzen ez duenean.
- Farmaziak eta botikak.
- Isurketa industrialak eta kutsakorrak.
- Estatuaren titulartasuneko artxibo, liburutegi, museo eta gisako gainerako zentroak, horiena betearaztea Estatuak bere esku gordetzen ez badu.
-
Foru Komunitateari dagokio, halaber, nazioarteko itun eta hitzarmenak bere lurraldean betearaztea, Nafarroaren eskumeneko gaiak ukitzen dituztenean.
-
Nafarroak Estatuaren sektore publiko ekonomikoaren kudeaketan parte hartzea bidezko kasu eta jardueretan, eta, Estatuko legeek ezartzen dutenaren arabera, bere ordezkariak izendatuz Estatuaren erakunde ekonomiko, finantza-erakunde eta enpresa publikoetan, horien eskumenak Nafarroako lurraldea ere hartzen badu eta duten izaeragatik ezin badira eskualdatu.
-
Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoaren kudeaketa.
-
Nafarroan zerbitzua eman behar duten notario, eta jabetzako eta merkataritzako erregistratzaileen izendapena; izendapena Estatuko legeen ariora eginen da eta horretarako Nafarroako Foru Zuzenbidea jakitea bereziki baloratuko da, baina jatorria edo auzotasuna dela eta ezin izanen da inolako salbuespenik ezarri.
Justizia Administrazioari dagokionez, jurisdikzio militarra salbuetsita, Nafarroari hau dagokio:
- Botere Judizialari eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari buruzko lege organikoek Estatuko Gobernuari aitortzen edo esleitzen dizkioten ahalmen guztiak erabiltzea.
-
Beren eginkizunak Nafarroan betetzen dituzten organo jurisdikzionalen lurralde barrutiak mugatzean eta barruti-buruak non izan behar duten erabakitzean parte hartzea.
- Beharrezko diren lehiaketa eta oposizioak eskatzea, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoak xedatzen duenaren arabera, Nafarroan zerbitzua eman behar duten magistratu, epaile, idazkari eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko gainerako langileen lanpostu hutsak betetzeko.