Eskumen historikoak edo foralak
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak indarra hartu zuenean Nafarroak erabiltzen zituen eskumenak, 1841eko abuztuaren 16ko Lege Itunduan eta bere xedapen osagarrietan ezarritakoaren babesean.
(Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 39.1 artikulua)
(Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 39.1 artikulua)
ESKUMEN OSOA:
- Hitzarmen ekonomikoaren sistemaren bidez arautuko den Nafarroako zerga eta finantza jarduera.
- Toki Administrazioa (Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak handitu duen eskumena)
- Foru Zuzenbide Zibila.
-
49. artikuluan aitortutakoak
- Foru erakundeen osaera, eskudantziak, antolakuntza, jardunbidea eta araubide juridikoa arautzea, hala nola haien kideen hautaketa, hori guztia lege organiko honen lehenbiziko tituluan erabakitako eran.
- Foru Komunitateko funtzionario publikoen estatutu araubidea, Estatuko oinarrizko legeriak funtzionario publikoei onartzen dizkien funtsezko eskubide eta betebeharrak errespetatuz.
- Administrazio prozeduraren arauak eta, halakorik bada, prozedura ekonomiko-administratiboarenak, zuzenbide substantiboaren edo antolakuntzaren arloan Nafarroak bere dituen berezitasunetatik heldu direnak.
- Administrazio kontratu eta kontzesioak, gai honetan Estatuak duen oinarrizko legeriaren funtsezko printzipioak errespetatuz.
- Foru Diputazioaren, beraren Administrazioaren eta haren menpeko ente publikoen araubide juridikoa, administrazio publikoen aitzinean administratuen trataera berdina bermatuz.
- Beren ibilbidea osoki foru lurraldean duten trenbide, errepide eta bideak, eta, era berean, horietaz baliatuz egiten den garraioa, bai eta ibaietakoa eta kable bitartez egiten dena ere.
- Garraioaren arloan, kontratazio-zentroak eta zamalanetarako terminalak.
- Abelbideak.
- Halaberean, Nafarroari dagokio Estatuko legeria betearaztea salgai eta bidaiarien garraioa antolatzeko gaietan, abiapuntua eta helmuga foru lurraldean badituzte, deusetan ukatu gabe Estatuak beretzat gorde dezakeela zuzenean betearazteko ahalmena.
- Nolanahi ere, aurreko idatz-zatiek aipatzen dituzten gaietan nahiz trafikoari eta zirkulazioari dagokien guztian, Nafarroak gaur egun dituen ahalmen eta eskumenak osoki atxikiko ditu.
-
50.1 eta 51. artikuluetan aitortutakoak
- Nekazaritza eta abeltzaintza, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat.
- Ehiza; ibai eta aintziretako arrantza; akuikultura.
- Larre, belar eta uztondoak.
- Naturgune babestuak eta mendialdeen tratamendu berezia, Estatuko oinarrizko legeriarekin bat.
- Nafarroako Foru Komunitatearen edota udal, kontzeju eta gainerako administrazio entitateen tituIartasunekoak diren mendiak.
- Foruzaingoa: LORAFNA indarrean sartu zenean zituen eginkizunak betetzen jarraitzen du.
- Nafarroako udaltzaingoen koordinazioa.