Ez onartzeko arrazoiak
Honelako eskaerak ez dira tramitera onartuko, ebazpen arrazoituaren bidez:
- • Informazioa eskuratzeko eskubidetik legez salbuetsita dagoen informazioari buruzkoak.
- • Eskaera hartu duen entitateak ez daukan informazioari buruzkoak, eta eskuduna ezezaguna denean.
- • Kontsulta juridikoei erantzuteko eskaerak, edo txostenak edo irizpenak egiteko eskaerak.
- • Neurriz kanpokotzat hartzen direnak, agerikoa izanik arrazoigabeak edo errepikakorrak direla edo eskubidearen neurrigabeko abusua dakartela.
- • Prestatze faseko dokumentazioa, lantzen ari den materiala edo bukatu gabe dauden dokumentu edo datuak, administrazio espedientearen parte ez direnak, eskuratzeko eskaerak.
- -Burutu gabea: Administrazioaren barrenean oraindik lantzen ari diren datuak, haiei buruz inolako irizpen, txosten edo onespenik eman ez denean. Halakoetan, ebazteko eskumena duen organoak eskatzaileari adieraziko dio noizko aurreikusten den lanketa horren bukaera.
- • Izaera lagungarria edo sostengukoa duen informazioari buruzkoak, hala nola:
- -oharrak, zirriborroak, iritziak, barne erabilerarako laburpenak edo barne komunikazioak, garrantzi edo interes publikorik gabeak.
- -Honako hauek ez dira halakotzat hartuko: txosten juridikoak, teknikoak, ekonomikoak edo bestelakoak, espedientearen parte badira edo ebazpenekin edo beste egintza administratibo batzuekin lotura badute.
- • Zabaldu aurretik berregin behar den informazio bati dagozkionak.
- • Ez da berregitetzat hartuko erabilera arrunteko tratamendu informatizatuaren bidez lor daitekeen informazioa, ez eta zenbait agiri desberdinetan barreiaturiko informazioa biltzeko egintza ere.