315/2024 Ebazpena, maiatzaren 30ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Lesaka eta Igantzi udalerrien arteko muga-lerroa berreskuratzeko eta geometrikoki hobetzeko lanei hasiera ematea xedatzen duena

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia

Lanen helburua Lesaka eta Igantzi arteko udal-mugaren definizioa eta kartografia eguneratzea da,  Herri-lurren Atalak  aldez aurretik eskatuta, mugape historikoak lurraldearen egungo errealitate fisiko eta juridikora egokitzeko, bai eta katastro sistemetan dagoen informazio geografikoaren eta Estatuko eta Autonomia Erkidegoko oinarrizko kartografiaren bateratasuna bermatzeko ere, egungo teknologia erabiliz.
Lanek Arantza eta Etxalar udalerriak ere inplikatzen dituzte (izapidetzen ari diren lerroetako 3 terminoko mugarriengatik).

FITXA

Departamentua:
Lurralde Kohesiorako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Laguntza Tekniko eta Administratiborako Atala
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Aktiboa
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Dokumentuak:
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2024ko ekainak 18tik uztailaren 18ra bitarte