Nafarroako Nazioarteko 2021-2022 Plana- PIN 4

Irudia

Erlazionatutako edukiak:

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Nazioarteko 2021-2022 Plana atera du, Nafarroaren eta bertako enpresen nazioartekotzea bultzatzeko helburuarekin. Brexita edo protekzionismo komertziala bezalako faktoreek gero eta aldakorragoa den nazioarteko merkatuan egotea eragiten dute, eta merkatu horren erritmoak ezin dira duela hamarkada batzuetakoekin alderatu. Aldakortasun hori, ezbairik gabe, pandemiak bizkortu egin du.

Eszenatoki lehiakor eta aldakor hori bera da mundu osoarentzat, baina Nafarroako enpresak horri aurre egiten dio ezaugarri oso zehatzekin: enpresa txikiak –Nafarroan erregistratutako 37.000 enpresa baino gehiagotatik %80,9k 3 langile baino gutxiago ditu eta %98 eteak dira-, nazioartekotutako ete gutxi eta multinazionalen presentzia nabaria, Nafarroan kanpoko sektoretik tiratzen dutenena.

Nafarroako enpresen nazioartekotzeari erreparatuta, kontzentrazio bikoitza ageri da: alde batetik, esportazioen helmuga-merkatuei dagokienean, eta, bestetik, enpresa esportatzaileak kontuan hartuta. Merkatuen aldetik, bi herrialdek, Frantziak eta Alemaniak, hartzen dute esportazioen %33,6a, eta, aukera 5 merkatu nagusitara zabaltzen bada (Frantzia, Alemania, Italia, Estatu Batuak eta Erresuma Batua), ehunekoa %54,4ra iristen da.

Enpresa esportatzaileei dagokienez, Nafarroako enpresa guztien ia %2,6k bakarrik esportatzen du erregulartasunez. Esportazioak oso enpresa gutxitan biltzen dira; alegia, enpresen %0,89k (28 enpresa) biltzen dute Nafarroako esportazio guztien %63a.

Ingurune horretan, Nafarroako enpresa txiki eta ertainek kanpora ateratzeko hobeto prestatzeko erremintak behar dituzte, lehen urratsak ematea bultzatzeko laguntzak eta merkatu berri horien ezagutza handiagoa. Ingurune hori, ordea, arin aldatzen da.

Beraz, premisa horiek aintzat hartuta, Nazioarteko Plana (PIN 4) sortu da, Nafarroako enpresa esportatzaile erregularren oinarria gehitzeko helburu nagusiarekin, erregulartzat hartuta gutxienez azken 4 urtetan segidan esportatu duten enpresak. Plan honen erronka da 2022. urterako 1.100 enpresa esportatzaile erregularrera iristea, egungo 970 enpresatatik abiatuta.

 

FITXA

Departamentua:
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Nazioarteko Proiekziorako Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko maiatzaren 20tik uztailaren 31ra arte