Zentro eta zerbitzuei dagozkien ikuskapen txostenak
2022ko ekainaren 28ko Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren Lurralde Kontseiluaren akordioa betez, Nafarroako Gobernuak, 92/2020 Foru Dekretua aldatzen duen 38/2023 Foru Dekretuaren bidez, barne hartu ditu, besteak beste, urteko ikuskapenen eta urtero eginiko ohiko ikuskapenen planak argitara emateko betebeharra. Horietan datu hauek agertu beharko dira, besteak beste: ikuskatutako zerbitzuaren edo zentroaren identifikazioa, titulartasuna eta kudeaketa, data, ikuskapenaren zergatia, horren emaitza eta, hala badagokio, hartutako neurriak. Hori dela eta, espazio honetan egindako ikuskapen txostenen zerrenda ere aurkituko duzu. Informazioa hiru hilean behin eguneratuko da.
Gaur egun ez dugu horrelako informaziorik argitaratuta.