Informazio Publikoa eskutaratzeko eskubidearen erreklmazioak
NOLA EGIN ERREKLAMAZIOA
NAFARROAKO GARDENTASUNAREN KONTSEILUARI ERREKLAMAZIOA AURKEZTEKO PROZEDURA
- Informazio publikoa eskuratzeari buruzko ebazpen espresuen edo ustezkoen aurka, erreklamazioa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluari zuzendua, aukeran eta administrazioarekiko auzien bidean aurkaratu aurretik.
- Erreklamazioak Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluari zuzenduko zaizkio.
- Erreklamazioa hilabeteko epean aurkeztu beharko da aurkaratutako egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita.
- Erreklamazioaren tramitazioa lotuko zaio Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/1992 Legean errekurtsoen arloan xedatuari. Informazioa eskuratzea ukatzeko oinarria hirugarrenen
skubideak edo interesak babestea denean, erreklamazioa ebatzi aurretik entzuteko tramitea emanen zaie ukituak izan daitezkeen pertsonei, haien eskubideen alde komeni dena alega dezaten.
- Ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izanen da, eta, epe hori iraganik, erreklamazioa ezetsi dela ulertuko da.
Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluak emandako ebazpenak, barnean dituzten datu pertsonalak kendu ondoren, bitarteko elektronikoetan argitaratuko dira erregelamenduz ezartzen den moduan, interesdunei jakinarazi ondoren.
Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluak emandako egintzak administrazioarekiko auzien bidean aurkaratzen ahal dira.
AURKEZPENA
- Identifikazioa
Eskabidean identifikazio agiria jarriko da (NAN, AIZ, IFZ, pasaportea...). Pertsona juridikoen izenean eta ordezkari gisa jardunez gero, delako pertsona juridikoaren estatutuak edo eraketa titulu baliozkoak aurkezteko eskatzen ahalko da; orobat, ordezkaritzako nahiz ahalordetzeko eskritura edo agiri baliokideren bat.
- Agiriak
Berariazko ebazpena badago, erreklamazioak horren kopia izan beharko du atxikita, nahitaez.
Gehigarri modura, egokitzat jotzen diren alegazio edo agiri guztiak aurkezten ahalko dira.
- Aurkezpen-epea
Oro har, erreklamazioa aurkezteko epea hilabetekoa da, informazio eskaera ukatzeko erantzuna jaso eta biharamunetik hasita, edo isiltasun administratiboaren ondorioak izan eta biharamunetik hasita.
- Non eta nola aurkeztu zure erreklamazioa
Bertara joanda (eskuz beteta): Egun, bertara joanda, Foru Komunitateko edo Estatuko Administrazioaren edozein erregistro bulegotan aurkezten ahal duzu zure eskaera. Era berean, zure erreklamazioa aurkezten ahal duzu Nafarroako Gobernuarekin horretarako hitzarmena duten toki entitateen erregistroetan.
Halaber, aurkezten ahalko duzu Posta bulegoetan eta administrazio prozeduraren legean aipatzen diren beste lekuetan.
- Arauak
Nafarroako Foru Komunitateko Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen 33bis artikulua.
Estatukoa
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 23 eta 24. artikuluak.
INPRIMAKIA:
(Egiteko prozesuan)