Informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen inguruko erreklamazioak Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren aurrean

INFORMAZIOA eta AKORDIOAK
 
Atal honetan aurkituko duzu:
 

  • - Informazioa, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren aurrean informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen inguruko erreklamazioa aurkezteko prozedurari buruz.
  •  
  • - Informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen inguruko erreklamazioak ebazten dituzten Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren akordioen zerrenda.
Ebazpen zen. Admin. Arrazoia Data Zentzua Deskribapena Akordioa
AR 10/2019 Forala Silencio 2019/02/25 Ezetsia Prevalece la protección de datos de carácter personal. Aun cuando se disociaran los datos personales, resultaría posible su identificación. Acuerdo AR 10/2019
AR 09/2019 Ikastetxe profesionala Desestimación 2019/02/25 Baietsia Conforma parte de actividad sujeta al Derecho Administrativo Acuerdo AR 09/2019
AR. 08/2019 Lokala Silencio 2019/01/28 Ez onartua Inexistencia de solicitud de información pública. Petición de razones y motivos de una decisión del Ayuntamiento. Acuerdo AR 08/2019
AR. 07/2019 Forala Silencio 2019/01/28 Ez onartua Consulta jurídica. Acuerdo AR 07/2019
AR. 06/2019 Forala Silencio 2019/01/28 Artxibo Desestimiento por obtener la información. Acuerdo AR 06/2019
AR. 05/2019 Lokala Silencio 2019/01/28 Artxibo Desestimiento por obtener la información. Acuerdo AR 05/2019
AR. 04/2019 Lokala Silencio 2019/01/28 Artxibo Desestimiento por obtener la información. Acuerdo AR 04/2019
AR. 03/2019 Lokala Silencio 2019/01/28 Artxibo Desestimiento por obtener la información. Acuerdo AR 03/2019
AR. 02/2019 Lokala Silencio 2019/01/28 Artxibo Desestimiento por obtener la información. Acuerdo AR 02/2019
AR. 01/2019 Forala Silencio 2019/01/28 Artxibo Desestimiento por obtener la información. Acuerdo AR 01/2019

Orriak

NAFARROAKO GARDENTASUNAREN KONTSEILUARI ERREKLAMAZIOA AURKEZTEKO PROZEDURA
 
- Informazio publikoa eskuratzeari buruzko ebazpen espresuen edo ustezkoen aurka, erreklamazioa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluari zuzendua, aukeran eta administrazioarekiko auzien bidean aurkaratu aurretik.

- Erreklamazioak Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluari zuzenduko zaizkio.

- Erreklamazioa hilabeteko epean aurkeztu beharko da aurkaratutako egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita edozein unetan.

- Erreklamazioaren tramitazioa lotuko zaio Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/1992 Legean errekurtsoen arloan xedatuari. Informazioa eskuratzea ukatzeko oinarria hirugarrenen
skubideak edo interesak babestea denean, erreklamazioa ebatzi aurretik entzuteko tramitea emanen zaie ukituak izan daitezkeen pertsonei, haien eskubideen alde komeni dena alega dezaten.

Ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izanen da, eta, epe hori iraganik, erreklamazioa ezetsi dela ulertuko da.

Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluak emandako ebazpenak, barnean dituzten datu pertsonalak behin kendu, eta interesdunei jakinarazi ondoren, bitarteko elektronikoen bidez argitaratuko dira erregelamenduz ezartzen den moduan.

Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluak emandako egintzak administrazioarekiko auzien bidean aurkaratzen ahal dira.

 

 

  • Identifikazioa

Eskabidean identifikazio agiria jarriko da (NAN, AIZ, IFZ, pasaportea...). Pertsona juridikoen izenean eta ordezkari gisa jardunez gero, delako pertsona juridikoaren estatutuak edo eraketa titulu baliozkoak aurkezteko eskatzen ahalko da; orobat, ordezkaritzako nahiz ahalordetzeko eskritura edo agiri baliokideren bat.
 

  • Agiriak

Berariazko ebazpena badago, erreklamazioak horren kopia izan beharko du atxikita, nahitaez.

Gehigarri modura, egokitzat jotzen diren alegazio edo agiri guztiak aurkezten ahalko dira.

  • Aurkezpen-epea

Hona erreklamazioa aurkezteko epea:

-hilabetekoa, informazio eskaera ukatzeko erantzuna jaso eta biharamunetik hasita, edo

-noiznahi, isiltasun administratiboaren ondorioak izan eta biharamunetik hasita.
 

  • Non eta nola aurkeztu zure erreklamazioa

Bertara joanda (eskuz beteta): Gaur egun, bertara joanda, Foru Komunitateko edo Estatuko Administrazioaren edozein erregistro bulegotan aurkezten ahal duzu zure eskaera. Era berean, zure erreklamazioa aurkezten ahal duzu Nafarroako Gobernuarekin horretarako hitzarmena duten toki entitateen erregistroetan.
Halaber, aurkezten ahalko duzu Posta bulegoetan eta administrazio prozeduraren legean aipatzen diren beste lekuetan.