Aniztasunari Erantzuteko Plan Estrategikoa
Erlazionatutako edukiak:
Aniztasunari Erantzuteko 2017-2021eko Plan Estrategikoa 2018ko azaroaren 13an onetsi zuen Jarraipen Batzordeak.
Behin betiko testua onetsita, plana gauzatzeko eta haren jarraipena egiteko fasea abiatu da, 2020an burutzekoa dena.
Aniztasunari Erantzuteko 2017-2021eko Plan Estrategikoa eskola inklusiboaren esparru bat da eta heburu du ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza erantzuna ematea, hezkuntza premiak identifikatuz eta aniztasun osoari erantzun ekitatiboa emanez.
Plan honek sei jarduketa ildo ezarri ditu, eta erantzun nahi die XXI. mendeko gizartearen eta eskolaren erronkei, sei lerro horietako bakoitzean zehaztutako helburu eta jarduketen bidez.
Aniztasunari Erantzuteko 2017-2021eko Plan Estrategikoak honako helburu orokor hauek ditu:
1.- Nafarroako ikastetxeetan aniztasunari ematen zaion erantzunaren azterlana eta analisia egitea.
2.- Neurriak hartzea aniztasunari ematen zaion erantzuna egokitzeko ikuspegi inklusibo batetik.
3.- Araudiaren, antolaketaren eta metodologiaren esparru bat berrikusi eta prestatzea, aniztasunari erantzuteko neurriei oreka eta jarraipena ematearren.
Bestalde, jarraian aipatzen diren hamaika helburu estrategikoek, Aniztasunari Erantzuteko 2017-2021eko Plan Estrategikoan ezarritakoek, adierazten dute zer egin nahi den, zertarako eta nola egin.

ILDO ESTRATEGIKOAK | HELBURU ESTRATEGIKOAK |
| 1. HELBURUA: Bermatzea hezkuntzako kalitatea, gizarte kohesioa eta aukera berdintasuna |
Autoebaluzioa ikastetxean eta hobetzeko proposamenak. | 1. HELBURUA: Aztertzea ikastetxean nola erantzuten zaion aniztasunari eta diseinatzea hori hobetzeko proposamenak 2. HELBURUA: Sustatzea ikastetxeak berak gauzatu dezan bere bidea erantzun inklusiborantz jotzeko. |
Alderdi metodologikoak | 1. HELBURUA: Aldaketa metodologikoak inplementatzea honako erronka hauei erantzuteko: hezkuntza inklusiboa eta ikasle guztien eskola arrakasta. |
Antolaketaren gaineko alderdiak | 1. HELBURUA: Berrikustea nola antolatzen den aniztasunari ematen zaion erantzuna ikuspegi inklusibo batetik, hezkuntza erantzun koherentea emanez koordinazio horizontal eta bertikalaren bidez 2. HELBURUA: Berrikustea aniztasunari erantzuteko egiturak eta profil profesionalak |
NHBBZ (Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa) | 1. HELBURUA: NHBBZ egokitzea hezkuntza komunitatearen eskakizun berrietara, hura erakunde espezializatua baita, aniztasunari erantzuteko kanpoko hezkuntza laguntza ematen duena. 2. HELBURUA: Bultzatzea NHBBZren espezializazioa, eguneraketa eta osagarritasuna. |
Araudiaren gaineko alderdiak | 1. HELBURUA: Berrikustea Nafarroako araudi administratiboa eta hezkuntzakoa. 2. HELBURUA: Aniztasunari Erantzuteko Plan Estrategikoaren ildoak optimizatzeko araudia sortu eta aldatzea. |
Fitxa
Legealdia:
2015-2019
Departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Unitate arduraduna:
Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Dokumentazioa:
Data azken gaurkotzea: