Ekonomia Sozialaren II. Plan Integrala 2021-2024
Erlazionatutako edukiak:
Ekonomia Sozialaren II. Plan Integrala (2021-2024) Gobernuaren erabakiaren bidez onetsi zen 2021eko irailaren 22an, eta berrogeita hamar ekimen eta proiektu inguru ditu. Zehazki, dokumentuak lau ildo estrategiko nagusi ditu ardatz: Pertsonak, Enpresak eta erakundeak, Sektorea, Gizartea eta lurraldea. Helburuak dira gizarte eta lurralde kohesioa sendotzeko bidean jartzea; justua, inklusiboa eta jasangarria den enplegua mantendu, berreskuratu eta sortzea; eta gizarte ekonomia eta pertsonak oinarritzat dituzten ereduen ezarpena sustatzea
Genero ikuspegia planteatzen da zeharkako izaerako lerro estrategiko baten modura zeinek bere ekintzen bitartez ikuspegi hau txertatzen duen plana osatzen duten beste lau lerroetako bakoitzean.
Prestakuntzarako eta txertaketarako aurreikusitako ekintzen artean nabarmentzekoa da Campus Kooperatiboaren ekimena, unibertsitate eta Lanbide Heziketa bezalako alorretan ekintzak garatzera datorrena, gazteei ezagutzera emanez, sentsibilizatuz, ekintzailetza kooperatiboa, eta barne hartuz beken programa bat edo lanekoak ez diren praktikak.
Enpresetara eta erakundetara zuzendutako lerro estrategikoan ekimen berritzaileak aurreikusten dira, alegia kudeaketa zehatzeko ereduen garapena eta txertaketa gizarte ekonomian, aipagarriak izanik GPES (Gizarte Ekonomiaren Pertsonak Enpresak Kudeatzen) eredua, edo Ekonomia Solidarioaren kudeaketari dagozkionak eta irabazi asmorik gabeko erakundeenak. Planteatzen da, era berean, enpresa arteko lankidetza sustatzea, eraginkortasuna hobetze aldera, nekazaritzako makineria komunaren erabilerarako kooperatiben sorrera bezalako neurriekin.
Sektorearen lerroan aurreikusitako ekintzei dagokienez, nabarmentzen da gizarte ekonomiarako negozioen Eskola, kooperatiba europar bat, gaur egun diseinatze fasean dagoena, Gizarte Ekonomia Enpresariala sustatzearen alde, zeinetan partaide diren 7 eskualde eta lau sare europar eta eskualde partaidetako Gizarte Ekonomiaren 80 erakunde eta enpresa baino gehiago. Araudiaren garapenari helduz, planteatzen da Kooperatiben Legea egokitu eta Kooperatiben Erregistroa gaurkotu ahal izatea, administrazioaren digitalizazioa eta izapideen sinplifikazioa lortzearen harira.
Gizartea eta lurraldearen ildoan, Nafarroako eskualdeetan ekonomia soziala garatzeko helburua nabarmentzen da, zenbait neurriren bidez, hala nola gizarte ekonomiako enpresek eta entitateek Foru Komunitateko estrategia eta lurralde kohesioko proiektuetan parte hartzea. Gainera, ezartzen da Berreskuratze eta Erresilientziarako Europako Funtsaren deialdien jarraipena eta horietan parte hartzea, baita funts horiekin finantza daitezkeen planena ere, hala nola Next Generation edo Nafarroa Suspertu Plana, besteak beste. Horrez gain, proposatzen da enpresa eta erakunde nafarren parte hartzea sustatzea Europako gizarte ekonomiari dagozkion enpresek eta erakundeek bultzatutako intereseko gaiei buruzko Europako proiektuetan.
2021-2024 Ekonomia Sozialaren II. Plan ekintzen ezarpenaren jarraipena.