II. Gazteria Planaren 2019ko ebaluazioa

Karpeta:
2019
Deskribapena:
Nafarroako II. Gazteria Planaren 2019ko ebaluazio txostenaren onartzea

Apirilaren 24an, Gazteriaren Departamentuarteko Batzordean, bideokonferentzia bidez onartu zen 2019ko II. Gazteria Planaren Ebaluazio Txostena.

II. Gazteria Planak gazteei zuzendutako hainbat neurri biltzen ditu, lau ardatzetan oinarrituz, honako arloetan banatuta: hezkuntza, enplegua, etxebizitza, osasuna, kultura, kirola, bizikidetza, gizarteratzea eta aniztasuna, berdintasuna, lurralde-garapena eta ingurumena.

2017-2019ko II. Gazteria Plana indarrean egon den hiru urteetan, aurreikusitako ekintzen % 91,6 egin dira batez bertze, eta aldi horretan exekuzio ekonomikoa % 109koa izan da.

Zehazki, 2017rako pentsatutako 149 ekintzetatik 141 burutu ziren; 2018rako pentsatutako 161etatik 144 osatu ziren; eta 2019ko 159etatik 144 gauzatu ziren.
2019an, exekuzio teknikoari dagokionez (aurreikusitako ekintzak eta gauzatutakoak erlazionatuz), ekintzen % 91 burutu dira.

Eta exekuzio ekonomikoari dagokionez, iazko aurrekontua dezente igo zela nabarmendu behar da, 19 milioi euro haunditu baitzen. Hori horrela, 2019an % 136koa izan da exekuzio ekonomikoa.

Oro har, II. Gazteria Plan honek, Nafarroako Gobernuaren Departamentu desberdinen bitartez, 170 milioi euroko dedikazioa ekarri du, Foru Komunitateko gazteak helburu izan dituzten politika publikoetarako erabiliak izan direnak.
 
Ondorioak

Gazteen parte-hartzea sustatzea, ondorio nagusien artean: Ondorio nagusi gisa, ebaluazio txostenak Gazte Behatokiaren lana azpimarratzen du, populazioaren sektore gazte horren errealitatea ezagutzeko eta Administrazio Publikotik kolektibo horren baldintzak hobetzeko ekimenetan lan egitea ahalbidetu duelako.

Era berean, gazteentzako komunikazio-kanal berriak irekitzeko eta hobetzeko beharra nabarmentzen da, haien inplikazioa lortzeko eta kultura parte-hartzailea sustatzeko. Ildo horretan, gazte teknikariak kontratatzea onuragarritzat jotzen da, toki-erakundeetan gazteei zuzendutako politikak gidatzeko beharrezkoak direlako.

Era berean, gazteek helduarorako trantsizioan dituzten zailtasunak aipatzen dira, eta ohartarazten da gaur egun gero eta arrisku handiagoa dutela gazteek gizarte-bazterketaren aurrean, eta, beraz, haien baliabideak hobetzearen alde egitea beharrezkotzat jotzen da.

Bukatzeko, II. Gazteria Planaren malgutasuna nabarmentzen da, hasieran aurreikusita ez zeuden ekintzak barne hartzen baititu, eta Nafarroako Gobernuaren Departamentu ezberdinetan egiten diren gazte-politiken zeharkakotasunak, koordinazio eta helburuen bateratze mailan hobetu behar duela uste da.

II. Gazteria Planaren ebaluazio txostena partaidetza-prozesu bat izan da, kontuan hartuz gazteen balorazioak, ekintzak gauzatzeko ardura duten unitateetako teknikarienak eta Nafarroako Gobernuko departamentuetako zuzendaritza nagusienak.

Zehazki, gazteek egindako proposamenen eta iradokizunen artean, honako hauek nabarmentzen dira: hezkidetzaren, harreman afektibo-sexualen eta LGTBIQ+ aniztasunaren arloetako prestakuntza, gazteen enplegua eta etxebizitza eskuratzea, aisialdi osasungarrirako aukera gehiago sustatzea eta adikzioak prebenitzea edo gazteek landa-ingurunean dituzten egoera eta beharrak kontuan hartzea.

 
Artxiboak: