Gobernu Irekirako Aliantzarako Nafarroako I. Gobernu Plana

Imagen I Plan de Gobierno de Navarra para la Alianza de Gobierno Abierto

Gobernu Irekirako Aliantzarako (OGP) Nafarroako I. Gobernu Plana onetsi zen Gobernuak 2025eko otsailaren 5ean hartutako erabakiaren bidez.

Nafarroako Gobernua 2024an hautatu zuten Gobernu Irekirako Aliantzarekin (OGP) bat egiteko. Erakunde horrek gobernuak eta gizarte zibileko liderrak biltzen ditu gobernu gardenagoak, inklusiboagoak eta parte-hartzaileagoak sortzeko. I. plana egiteko, kontuan hartu dira hirugarren sektoreko erakundeak, toki-erakundeak, enpresak, fundazioak, federazioak, erakunde akademikoak, Arartekoa eta Nafarroako Gobernuko departamentuak; hain zuzen ere, prozesu parte-hartzaile bat egin da, ekintza plan hori elkarrekin sortzeko.

Nafarroako Gobernuak I. Ekintza Planean gobernu irekiaren arloan hartu dituen konpromisoak funtsezko hiru arlotan ardazten dira:

  • Parte hartzeko prozesuak egitea zerbitzu publikoak hobetu ditzagun, abiapuntutzat erabiltzaileen esperientzia hartuta: lanerako ikuspuntutzat hartzen badugu “diseinua parte hartzearekin egitea”, horri esker zerbitzuak erabiltzaileen beharretara egokitzen dira, eta lortzen da administrazioa eraginkorragoa izatea eta herritarrek espero duten horretatik hurbilago egotea; horrek indartu egiten du kudeaketa publikoan jarritako konfiantza.
  • Komunikazio argia: administrazioaren asmoa da hizkera erraza eta ulergarria erabiltzea administrazio-dokumentuetan, testu horiek ulertzeko modukoak izan daitezen eta, hala, erakundeen eta herritarren arteko distantzia murriztu dadin. Komunikazioa argia izateak erraztu egiten die herritarrei informazioa eskuratzea eta ahalbidetzen du hartu-emana gardena izatea; sinplifikatu egiten da prozesuen ulermena herritar guztientzat (ulertzeko zailtasunak dituztenentzat ere bai).
  • Herritarren parte-hartze handiagoa eta hobea:Nafarroa lanean ari da eskakizun juridikoak gainditzen dituen parte-hartzea sustatzeko; horretarako, herritarren zuzeneko esku-hartzea bultzatzen du zenbait bideren bitartez. Prozesu horretan, arreta berezia jartzen du kanpoan gelditu ohi diren kolektiboek ere parte har dezaten, gune inklusiboagoak sortuz.

 

JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA

I. Ekintza Planaren jarraipena eta ebaluazioa kanpoko monitorizazio-erakunde batek eginen du; OGP Local programak iradokitako metodologiari jarraituko dio, eta arreta jarriko du bai diseinuaren ebaluazioan, bai ezarpenaren ebaluazioan. Emaitzak web-orri honetan argitaratuko dira.

Kontuak emateko gune horretan, planak jasotzen dituen konpromisoen gainean egindako aurrerapenen berri ematen da.

Fitxa

Legealdia:
2023-2027
Departamentua:
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua
Unitate arduraduna:
Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak