Nafarroako 2019-2025 Desgaitasun Plana
Erlazionatutako edukiak:
Nafarroako 2019-2025 Desgaitasun Plana maiatzaren 22ko Gobernu Bilkuran onetsi zen.
Desgaitasuna duten Pertsonei Arreta Emateko Nafarroako 2019-2025 Planak ebaluazio eta jarraipen sistema bat zehazten du aurreikusitako jardueren gauzatze-maila eta erdietsitako emaitzak aztertzeko. Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentua du gidari, zehatz esanda, Errealitate Sozialaren Behatokia, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia (PAGNA), eta Planaren jarraipenerako diseinatutako lehen eta bigarren mailako koordinazio eta kudeaketarako unitate edo batzorde ezberdinak.
Planaren jarraipena eta ebaluazioa ezartzen dira, planak jarduketa-eremu eta ildo estrategiko bakoitzean aurreikusitako helburu orokor eta espezifikoei erantzuten diela egiaztatzeko, eta orobat, Planaren xedearekin bat egiten duela ziurtatzeko, hots, Nafarroan desgaitasuna duten pertsonak, gainerako biztanleen baldintza berberetan eta ahalik eta autonomia eta kalitate maila handienarekin gizarteratzea.
Horretarako adierazle-multzo bat diseinatu beharra dago, aurreikusitako jarduketen irismen eta betetze maila alderdi ezberdinetatik aztertzea ahalbidetuko duena. Plana ebaluatzeko jarduketa bakoitzerako aurreikusitako informazioa bildu beharra dago. Bilketa hori departamentuak eta ardura duen erakundeak eginen dute.
Planaren irismena eta gauzatze-maila aztertzeko ebaluazioaren diseinuan honako aldagaiak hartu beharko dira kontuan:

-Genero ikuspegia.
-Lurralde ikuspegia.
-Belaunaldi arteko ezberdintasunak.
-Desgaitasun mota.
Plana garatzeak ebaluazio etengabea dakar berekin. Ebaluazioak aldian aldiko neurtze uneak izanen ditu jarduketak gauzatzean sor litezkeen desbideraketak berrikusi eta zuzendu ahal izateko, ezarritako helburuak lortzearren.
Horiek horrela, urteko jarraipen txostenak eginen dira Planaren aurreikusitako gauzatze-maila eta Planak barnean hartzen dituen Jarduketa Estrategikoetako bakoitzean lortutako emaitzak aztertzeko. Era berean, proposamen eta gomendioetarako atal bat izanen du Planaren inplementazioa aldatu eta hobetzea ahalbidetzeko.
Plana amaituta azken ebaluazioaren txostena eginen da. Txostenak aztertuko ditu Planak lau urteko gauzatze-epean izan duen garapena, bilakaera, lortu dituen emaitzak eta izan duen eragina. Amaierako ebaluazioaren txosten horrek proposamen eta gomendioen atal bat ere izanen du, etorkizunean Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa planifikatzerakoan behar berriak edo ebatzi gabekoak aintzat hartu ahal izateko.
Fitxa
Legealdia:
2015-2019
Departamentua:
Eskubide Sozialetako Departamentua
Unitate arduraduna:
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
Proposamen mota:
Plana
Dokumentazioa:
Data azken gaurkotzea: