Nafarroako Boluntariotzaren 2018-2020ko Ekintza Plana
Erlazionatutako edukiak:
Nafarroako Foru Komunitateak ez zuen Boluntariotza Planik, boluntariotzaren 2014ko estrategia ez zelako azkenean onetsi. Horregatik, beharrezkoa iritzi zitzaion departamentuen arteko koordinaziorako tresna eragingarri bat eraikitzeari, departamentuak legegintzaldian zehar egiten joan diren ahalegina orientatzeko eta ikusgarritasuna emateko balioko zuena, kontuan harturik administrazio publikoen erantzukizuna dela herritarrek erkidegoaren garapen sozialean duten partaidetza aintzatetsi eta sustatzea, partaidetza sozial antolatu oro bultzatuz parte-hartze hori bideratzen denean guztion ongia eta gizarte bidezkoago, solidarioago eta partizipatiboago bat erdiestera.
Hauexek dira Planaren helburuak:
Helburu horiek lortze aldera, Planak zenbait neurri finkatzen ditu hiru urtean (2018-2020) egitekoak.
2018an buruturiko ekintzen helburua izan zen Planaren ekintzak egoki garatzeko behar ziren organoak sortzea (departamentuarteko batzordea, batzorde teknikoa, eta boluntariotzaren informazio eta koordinazio gunea). 2019an eta 2020an egin beharreko ekintzak boluntariotzaren informazio eta koordinazio gunean ardazten dira: Ekintzak eta zerbitzuak garatzea, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseilua berrabiaraztea, komunikazio plan bat prestatzea, boluntarioen ekintzarako elkarteen errolda hobetzea, boluntariotzaren egoera sozialari buruzko azterlan bat egitea eta nafar boluntariotzaren ataria abiaraztea eta haren mantentze-lanak egitea.
Partaidetzari buruz, aipatu beharra dago ezen hainbat hilabete eman direla planak zuzenean ukituriko departamentuen arteko koordinazioa bideratzen eta deliberamenduak gaitz samarrak izan direla arloa hagitz zabala eta korapilatsua delako. Horren guztiaren ondotik, proposamen bat prestatu zen, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluari 2018/09/06ean aurkeztu zitzaiona, partaidetzarako organo aholku-emaile horretan elkarten baitira boluntariotzarekin lotura duten eragile sozialak. Kontseilu hartan erabaki zen gizarte entitateekin lantalde bat eratuko zela eta lantalde hura 2018/10/24an elkartu zen, bertan bildu zirelarik bai gizarte entitateen, bai Nafarroako Gobernuaren departamentuen ordezkariak.
Kontseiluaren ondotik, eta lantaldeak lanean segitzearekin batera, Boluntariotzaren Ekintza Planari buruzko ekarpenak jasotzeko epe bat zabaldu zen. Epe hartan 4 ekarpen jaso ziren. Urte hartan, 2018/12/11n, bigarrenez bildu zen Nafarroako Boluntariotzaren Kontseilua eta Boluntariotzaren 2018-2020ko Ekintza Plana onetsi zen, jasotako ekarpenak eta departamentuarteko batzordeak emaniko erantzunak aztertu eta gero onetsi ere.
Genero-eraginaz den bezainbatean, ikusten da planak genero ikuspegia txertatzen duela, halako eran non informazioaren, komunikazioaren eta organoen osaera parekidearen antolaketak eta ertz horiei buruzko ondorengo analisiak lagundu eginen baitute genero estereotipoak eraisten ekintza boluntarioaren alorrean.
2019 eta 2020rako aurreikusitako aurrekontua 285.413 eurokoa da, guztira. Aurreikusitako jarduketa ildoak ekitaldi bakoitzean aurrekontuan dagoen diru erabilgarriaren mende egonen dira eta etorkizun diren ekitaldietako gastuak errespetatu beharko du Aurrekontuei buruzko Foru Legearen bidez urtero onetsiriko aurrekontua
Hauexek dira Planaren helburuak:
a) Nafar gizartea boluntariotzaren zentzuaz kontzientziaraztea, herritarren elkartasunezko partaidetza aktiboaren balioak eta garrantzia sustatuz.
b) Boluntariotzako entitateen garapenari eta hazkundeari mesede egitea, boluntarioak artatu eta kudeatzeko prozesuen hobekuntza indartuz.
c) Eragile esku-hartzaile guztien arteko koordinazio eraginkor eta iraunkorrerako sistema bat garatzea, bermatuko duena Nafarroan modu egonkor, sendo eta koherente batean bultzatzen dela boluntariotza.
d) Hobeki ezagutaraztea zein den boluntariotzak Nafarroan duen egoera eta zein diren arlo horretan diharduten eragileen beharrak.

Fitxa
Legealdia:
2015-2019
Departamentua:
Eskubide Sozialetako Departamentua
Unitate arduraduna:
Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atala. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.
Proposamen mota:
Plana
Dokumentazioa:
Data azken gaurkotzea: