Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa 2019-2023

Erlazionatutako edukiak:

Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa 2019-2023 2019ko maiatzaren 22ko Gobernu Bilkuran onetsi zen.

Dokumentu xehe bat aurkeztuko da plana onetsi ondoren. Bertan, aurreikusitako ebaluazioaren diseinua deskribatuko da eta jarduketa bakoitzerako proposatutako emaitzen eta prozesuen adierazleak bilduko dira, epe labur, ertain eta luzera espero daitezkeen emaitza eta prozesuekin batera.

Ebaluazioa egiteko behar den informazioaren bilketa ardura duen departamentu edo erakundeak eginen du Nafarroako Gobernuaren Errealitate Sozialaren Behatokiarekin lankidetzan.

Plana garatzeak ebaluazio etengabea dakar berekin. Ebaluzioak aldian aldiko neurketa uneak izanen ditu jarduketak gauzatzean sor litezkeen desbideraketak berrikusi eta zuzendu ahal izateko, ezarritako helburuak lortzearren. Horiek horrela, urteko jarraipen txostenak eginen dira Planaren aurreikusitako gauzatze-maila eta Planak barnean hartzen dituen Jarduketa Estrategikoetako bakoitzean lortutako emaitzak aztertzeko. Era berean, proposamen eta gomendioetarako atal bat izanen du Planaren inplementazioa aldatu eta hobetzeko. Plana amaituta azken ebaluazioaren txostena eginen da. Txostenak aztertuko ditu planak gauzatze-epean izan duen garapena, bilakaera, lortu dituen emaitzak eta izan duen eragina. Amaierako ebaluazioaren txosten horrek proposamen eta gomendioen atal bat ere izanen du, etorkizunean Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa planifikatzerakoan behar berriak edo ebatzi gabekoak aintzat hartu ahal izateko.

Plan Estrategiko honetan jasotako aurreikuspenetatik abiatuta, jarduketa bakoitzaren ardura duten antolaketa-unitateek jarduketei ekin beharko diete, hornidura eta egutegia esleitu, eta aurreikusi beharko dituzte egiaztapen iturriak eta behar den informazioa eskuratzeko bideak, haren jarraipena eta ebaluazioa egitearren.

Errealitate Sozialaren Behatokiak ikuskatuko eta mihiztatuko du zeregina, eta aurreikusitako jarduketen programazioan, segimenduan, birprogramazioan eta ebaluazioan generoaren eta beste ardatz batzuen zeharkakotasuna zainduko du, bai eta prozesuan sortutako informazio garrantzitsuaren gardentasuna eta hedapena ere. 

Fitxa

Legealdia:
2015-2019
Departamentua:
Eskubide Sozialetako Departamentua
Unitate arduraduna:
Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia eta Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak

2024

Planaren indarraldia bukatutakoan, planaren balantzea egin da ekintzen eta egindako gastuaren analisi kuantitatibo baten bidez, baita lortutako aitzinamenduei eta etorkizunerako erronkei buruzko analisi kualitatiboago baten bidez ere.