Nafarroako industria jardueraren, 2023-2026 Ingurumenaren Ikuskapen Plana

Nafarroako industria jardueraren, 2023-2026 Ingurumenaren Ikuskapen Plana urte anitzeko oinarrizko dokumentua da. Plan honen bidez Nafarroako ingurumen kalitatearen arloan ikuskapena konfiguratu eta antolatzen da. Plana Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen arabera landu da, eta, horretarako, administrazio honek garatu beharreko ingurumen arloko helburuak eta ekintzen multzoa biltzen ditu 2023 eta 2026 urteen arteko epealdian, bi urteak barne, ingurumen legeriak ezarritako baldintzen betetzea bermatzeko helburuarekin, baita ingurumena eta pertsonen osasuna babesteko maila altua bermatzeko helburuarekin ere.
 
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauak, industria isuriei buruzkoak, bere 23. artikuluan, ikertutako instalazioaren ingurumen ondorio garrantzitsuen sorta osoaren azterketa barne hartzen duen ingurumen ikuskapen sistema bat edukitzearen beharra aurreikusten du. Sistema horren bitartez, bere aplikazio esparruan dauden instalazioen ingurumen portaeraren egiaztapen maila egokia bermatzen da, estatu kide guztien aldetik instalazio guztiak, nazio maila, eskualde maila edo toki mailako ingurumenaren ikuskapen plan batetan jasota daudela ziurtatzeko beharra zehaztuz, ikuskapen plan hori aldian aldian berrikusten dela eta, hala badagokio, eguneratzen den bermatzeko beharra zehaztuz. Halaber, ikuskapen planek izan behar duten gutxieneko edukia zehazten du, baita aipatutako ikuskapen programaren baitan ikuskapen programak aldizka egiteko betebeharra, eta ezarritako epeetan ikuskapen txostenak jakinaraztea eta argitaratzearen betebeharra ere.
 
2010/75/EB Zuzentarauaren ingurumen ikuskapenaren betekizunak espainiako araudian sartu dira, 1/2016 Errege Dekretu Legegilearen bidez, zeinak kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren Legearen testu bateratua onartu zuen, eta zehazkiago kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren 815/2013 Errege Dekretuaren III. Kapituluan. Errege dekretu honek industri isurien 16/2002 Legearen Erregelamendua eta garapena onartzen du eta bertan ikuskapen eta kontrolari buruzko betebeharrak garatzen dira.
 
Toki mailan, ingurumen inpaktua duten jarduerak 17/2020 Foru Legean arautzen dira. Lege hau martxoaren hogeita hamarreko 26/2022 Foru Dekretuak garatzen du hainbat arlotan. Foru dekretuaren 72.1 artikuluan, ingurumen ikuskapenaren eginkizunak betetzeko, ingurumen gaietan eskumenak dituen Zuzendaritza Nagusiko organoek, 17/2020 Foru Legean xedatutakoaren arabera, martxan jartzeko ingurumen baimena integratua edo ingurumen baimen bateratua behar izan dituzten instalazio guztiak, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde esparru osoa kontuan hartuko duen ingurumearen ikuskapen plan batek jasotzen dituela, bermatuko dutela ezartzen du.
 
Era berean, hondakin bidalketei buruzko 1013/2006 (EE) Erregelamendua aldatzen duen, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 660/2014 (EB) Erregelamenduaren sarrerako gogoetetako bigarren puntuan ezartzen da hondakin bidalketen ikuskapenak behar bezala planifikatu behar direla beharrezkoak diren bitartekoak zehazteko eta legez kanpoko bidalketak eraginkortasunez saihesteko. Xedapen horien arabera egiten diren ikuskapenetarako ikuskapen planak ezarri behar dira.
 
Industria jardueren ingurumen ikuskapena egiteko planak eta programak lantzeko eta gauzatzeko eskumena Ingurumen Ikuskapenaren Atalari dagokio, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren egitura organikoa onartzen duen, urriaren hogeita hiruko 258/2019 Foru Dekretuaren, 48.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.
 
Foru agindu honen bidez, praktikan jarri nahi da, Nafarroan, bere aplikazio esparruan dauden jardueretarako, Ingurumenaren Ikuskapen Plan bat lantzeari buruz, 2010/75/UE Zuzentarauan, 815/2013 Errege Dekretuan, 26/2022 Foru Dekretuan eta 1013/2006 (EE) Erregelamenduan adierazitakoa.

Fitxa

Legealdia: 
2019-2023
Departamentua: 
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Unitate arduraduna: 
Sección de Inspección del Servicio de Economía Circular y Cambio Climático
Tipo: 
Plana
Dokumentazioa: 
Data azken gaurkotzea: 
2022/11/23, Asteazkena