Nafarroako Osasun Plana 2014- 2020
Erlazionatutako edukiak:
Nafarroako 2014-2020rako Osasun Plana (OP) 2014/09/16an onetsi zuen Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak.
Helburua du Nafarroako osasun politiken ardatz nagusia bilakatzea 2014-20. urteetan. Haren bidez, osasun sistema benetan bideratu nahi da biztanlerian neurtzen ahal diren osasun emaitzak lortzera.
www.plandesalud.navarra.es webgunean ikus daiteke zein diren 12 estrategien helburuak, printzipioak, programak eta ekintzak.
Helburua du Nafarroako osasun politiken ardatz nagusia bilakatzea 2014-20. urteetan. Haren bidez, osasun sistema benetan bideratu nahi da biztanlerian neurtzen ahal diren osasun emaitzak lortzera.
www.plandesalud.navarra.es webgunean ikus daiteke zein diren 12 estrategien helburuak, printzipioak, programak eta ekintzak.
Fitxa
Legealdia:
2012-2015
Departamentua:
Osasun Departamentua
Unitate arduraduna:
Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Dokumentazioa:
Data azken gaurkotzea:
Garatutako ekintzak
Jarraipena eta ebaluazioa
Osasun Planean proposatutako ekintzak gauzatzeko, beharrezkotzat jo zen ahalik eta profesional eta herritar gehien engaiatzea. Horretarako, hasiera batean, Osasun Planaren Koordinazio Batzordea sortu zen, eta gero, batzorde tekniko bat Osasun Planeko estrategia bakoitzeko. Batzorde tekniko bakoitzeko, berriz, lantalde teknikoen eraketa definitu behar zuen. Hartara, jatorri eta lanbide arlo desberdinetako 500 profesional baino gehiago engaiatu zituen 50 lantalde baino gehiagotan: Oinarrizko Osasun Laguntzako profesionalak eta ospitaletakoak, gizarte lanekoak, medikuntzakoak eta erizaintzakoak, osasun laguntzakoak eta kudeaketakoak, baita herritarren ordezkariak ere
2017ko abenduaren 31rako, Osasun Plana bere erdira iritsita, “Clave” adierazleen arabera neurtutako osasun emaitzek adierazi dute %82an lortzen dela osasun helburua eta eginak edo bidean daudela proposaturiko ekintzen %88.
Funtsezko adierazleak 2014-2020rako Osasun Plana erdira iritsita
Ebaluazioaren zabalkundea egiteko Txostena, 2014-2020rako Osasun Plana erdira iritsita
Nabarmentzekoa da Nafarroako Osasun Departamentuan geroago egin diren bestelako plan eta estrategiak Osasun Planarekin lerrokatu direla: “Osasunaren alde bidea eginez” Osasunbidearen 2015-2020rako Estrategia ; Osasun Publikoaren 2016-2020rako Plana eta Osasun Mentalaren 2019-2023rako Plana , Zahartze Aktibo eta Osasungarrirako 2017-2022rako Estrategia, eta Oinarrizko Osasun Laguntzaren 2018-2022rako estrategia. Orobat, nabarmentzekoa da Osasun Planaren Unitate Teknikoak parte hartu duela 2030 Agendari loturiko Garapen Jasangarriaren Batzordean (Agenda NBEak onetsi zuen Garapen Jasangarrirako Gailurrean, 2015eko irailean). Bereziki 3. helburuan eman du laguntza (“Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea”).