Nafarroako Plan Kartografikoa, 2024 - 2028

2024ko martxoaren 27ko Gobernu Bilkuran onetsitako Nafarroako Plan Kartografikoak (NPK)  oinarrizko tresna bat izan nahi du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ekoitzi eta kudeatutako informazio kartografikoa, topografikoa eta geodesikoa antolatu, sustatu eta ordenatzen duena.

NPKren denbora-esparrua 2024 eta 2028 bitartekoa da, legegintzaldiari nahita lotua gobernuaren ekintza politikoarekin sinkronizatzeko.

Planaren helburua da planaren indarraldian jarduketaren helburuak eta ildoak markatzea eta, orobat, Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren (SITNA) Plan Estrategikoarekin lerrokatzea. Horretarako, ezinbestekoa izanen da bi plan horien arteko sinkronizazioa bermatzea 2024-2028 laurterako. Egitekoak, hauexek: informazio geoespaziala ematea, funtsean digitala izanen dena, hura berrerabiltzea askotariko bideak erabiliz eta zernahi produktu sortuz, hots, herritarren zerbitzurako informazioaren gizartearen azpiegitura moduan.

2024-2028 NPKaren helburuak hauek dira:

•              Informazio geografikoa ekoizteko eredu bat sendotzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen artean koordinatua, elkarlana sustatzea eta gastu publikoaren efizientzia erraztea departamentu arteko sinergien bitartez, ez bikoiztasunak saihesteko soilik, baizik eta lurraldean maizenik gertatzen diren aldaketak txertatzeko, produktuaren irismena hobetzeko, ezarritako berariazkotasunak beti bermatuz eta, orobat, ekoitzitako informazioaren kalitatea eta eragingarritasuna ziurtatuz.

•             Informazio geografikoa hedatzea informazio horren erabilera eta banaketa errazteko politikaren bidez –gizarteak, oro har, eskuragarri izanen du informazio hori, murriztapenik gabe–, Nafarroako Foru Komunitatean "Geo" sektorea garatzen eta sendotzen laguntzeko horrela.

•              Nafarroako Gobernuan informazio geografikoa ekoizten eta erabiltzen dutenen prestakuntza teknikoa sustatzea, datuen erabilgarritasuna eta jarraipena bermatzeko. I+G+b erabiltzea informazio geografikoa ekoizteko prozesu teknikoak optimizatzeko.

Fitxa

Legealdia: 
2023-2027
Departamentua: 
Lurralde Kohesiorako Departamentua
Unitate arduraduna: 
Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua / Kartografia, Topografia eta Geodesia Ataleko burua
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2024/05/17, Ostirala