Osasun Mentalaren III. Plana 2019- 2023

2019-2023ko Osasun Mentalaren III. Plana 2019ko otsailaren 13an Parlamentuko Osasun Batzordean aurkeztu zen.

Nafarroan, osasun mentalaren esparruko osasun erantzuna Nafarroako Osasun Mentalaren sarearen erantzukizuna da. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren mendeko zerbitzu multzo bat da sare hau, beste osasun zerbitzu batzuetan txertatuta dagoena. Xedea du herritarrei osasun mentaleko kalitatezko hainbat zerbitzu eskaintzea, laguntza baliabide guzti-guztietan etengabeko hobekuntzako prozesuak oinarritzat hartuz.

Osasun Mentalaren III. Plana (2019-2023) aurkezten da 2012-2016ko Osasun Mentalaren Plan Estrategikoaren jarraipen gisa, eta asmoa da aurrera egitea betetzeko dauden eta egun guztiz indarrekoak diren helburuak gauzatzeko bidean.


Lau jarduera ardatzetan oinarritzen da:

  • Aurreko planean jada bazen eredu komunitarioa sustatzea. Asmoa da finkatzea, horretarako programa asertibo-komunitario berriak sartzearen gaineko hausnarketa eginez edo osasun mentaleko zentroetako zerbitzuen zorroa hedatuz, etxeko eta landa eremuko arreta ere zerbitzuetan sartuta.
  • Detekzioa eta esku-hartze goiztiarra. Nafarroako Osasun Mentaleko sareko detekziorako eta esku-hartze goiztiarrerako erreferentziazko eredua lehen psikosi gertaeretan esku hartzeko programa da. Irisgarritasuna, helburuka aurre egiteko modu integral eta integratu batez, etengabeko koordinazioa, esku-hartzeen eta horien emaitzen ebaluazioa eta errrekuperazio pertsonala, arreta eredu hau gidatzen duten printzipioetako batzuk dira. 
  • Aldakortasuna gutxitzea praktika klinikoan. Oinarria dira osasun laguntzaren ekitate printzipioa eta erakundeak eraginkortasunarekin eta eskura dagoen ebidentzia zientifikoan oinarrituriko arreta eta kudeaketa prozeduren erabilerarekin duen konpromisoa. Norabide honetan lan egiteko identifikaturiko ekintza ildoak bi dira: batetik, ebaluazio kliniko estandarizatua, abiapuntu gisa; bigarrenik, diziplina anitzeko lantaldean adosturiko banakako tratamendurako plan bat egitea, denbora koadroarekin.
  • Pertsonarengan ardazturiko arreta. Pertsonaren errekuperazioaren kontzeptuan oinarritua. Erabiltzaileek eta familiek prozesu asistentzialean parte-hartzea sustatzea.


Planari jarraipena egiteko Jarraipen Batzorde bat eratuko da. Batzorde hori osatuko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeatzailetzako ordezkari batek, Osasun Mentaleko Kudeatzailetzako zuzendaritza batzordeak, Osasun Departamentuko kide batek eta Osasun Mentaleko Kudeatzailetzako bi kudeaketa teknikarik.

Hasieran, Jarraipen Batzordeak Aginte Koadro bat prestatuko du deskribaturiko adierazleekin. Adierazle horiek abiaburuko egoerako datuekin osatuko dira, erdietsi beharreko helmugak, helburu ertainak eta ekintzen ardura duten pertsonak ezarriz.

Jarraipen Batzordeak metodologia gisa Planaren helburuen urteroko eguneraketa erabiliko du, zerbait dinamikoa izan dadin eta inguruneko aldaketak txerta ditzan. Urteko txosten bat eginen da, zeinak jasoko duen helburuen egoera eta ekintza ildoen zein adierazleen jarraipena.

Fitxa

Legealdia:
2015-2019
Departamentua:
Osasun Departamentua
Unitate arduraduna:
Osasun Mentaleko kudeatzailea
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak